84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Juslarrocha Civivoxaren eraikineko mandatariaren etxebizitza ohia bereiztea eta kalifikazio juridikoa aldatzea. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Osoko Bilkurak, legezko den quorumarekin, 2017ko apirilaren 6ko bilkuran onetsi zuen Juslarrocha Civivoxaren eraikineko mandatariaren etxebizitza ohia bereiztea eta kalifikazio juridikoa aldatzea, halako moduz non azalera hori jabari publikoko ondasuna izatetik ondare-ondasuna izatera igaroko baita.

Indarra duten xedapenak betez, espedientea jendaurrean ikusgai egonen da Tokiko Ekonomia Jasangarriko Alorreko Ondare Zerbitzuan (Merkatuko k., 11, 3. solairua. Tel.: 948 420 417), hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta.

Hori guztia argitara ematen da jende orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Iragarkiaren kodea: L1704754