84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CADREITA

Jarduerarako lizentzia. Baimena

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da honako ezaugarri hauek dituen jarduerarako lizentzia eman dela:

Lizentzia eman zen eguna: 2017ko apirilaren 3a. Sustatzailea: Conservas Angel Ria. Jarduera: etiketak paratzea eta biltegiratzea. Kokapena UI-20R1 exekuzio unitatean. Katastroko datuak: 4. poligonoko 1628. lurzatia.

Cadreitan, 2017ko apirilaren 6an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.

Iragarkiaren kodea: L1704512