84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CABREDO

1/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 27an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

1/2016 ZENBAKIKO ALDAKETA

Kreditu berezia

GASTUAK:

1.9200.22604 kontu-saila. Juridikoak, administrazioarekiko auziak. Zenbatekoa: 4.000 euro.

Finantzabidea:

Beheititzea gastuen kontu-sail honetan: 1.9200.63200. Herriko Etxeko teilatua berritzea. Zenbatekoa: 4.000 euro.

Cabredon, 2017ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Arantzazu Fernández Cayetano.

Iragarkiaren kodea: L1704522