84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Aldaketa, Banakako ebaluazioaren bidez diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarrietan, ikastetxeetan jateko diru sariak eman beharrez. Hasierako onespena

Burlatako Udalak, 2017ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea Banakako ebaluazioaren bidez diru-laguntzak emateko deialdiaren oinarri arautzaileetan, Burlatako ikastetxeetan jateko diru sariak eman beharrez.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketak jendaurrean egonen dira hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketak behin betiko onetsirik geldituko dira, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Burlatan, 2017ko apirilaren 7an.–Alkatea, José María Noval Galarraga.

Iragarkiaren kodea: L1704515