84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERA

3. poligonoko 229. lurzatian hiri-jarduketako plan berezia (Legia 46), Berako Udal Plan Orokorra aldatzen duena. Hasierako onespena

Berako Udaleko Tokiko Gobernu Batzordeak, 2017ko apirilaren 6an egindako bilkuran, Berako Udalak sustatutako 3. poligonoko 229. lur-zatian (Legia karrika, 46) Hiri-Jarduketako Plan Berezia, Berako Udal Plan Orokorra aldatzen duena, hasiera batez onestea erabaki zuen.

Abenduaren 20ko Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintzako 35/2002 Foru Legeak 49.3), 79.6) eta 74. artikuluetan dioenaren arabera, espedientea jendeaurrean izanen da hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen denetik hasita; epe horretan espedientea interesdunen eskura egongo da udal bulegoetan, alegazioak aurkeztu ditzaten.

Hiri-Jarduetako Plan Berezi honek eragindako zonaldean, hots, 3. poligonoko 229. lurzatian, obra baimenak ematea eten gelditu direla adieraztea.

Beran, 2017ko apirilaren 11n.–Alkatea, Josu Iratzoki Agirre.

Iragarkiaren kodea: L1704751