84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAXOA

2017ko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena

Artaxoako Udalak, 2017ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen udal honen 2017ko ekitaldiko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak, bai eta Zahar Etxearen aurrekontua ere.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarriarekin bat, aipatu espedientea Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarkien oholean, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezko iruditzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten badu, osoko bilkuran erabakiko da haietaz eta aurrekontuaren behin betiko onespenaz.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betiko onetsitzat joko da, arestian aipatu jendaurreko epea bukatutakoan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Artaxoan, 2017ko apirilaren 7an.–Alkatea, Adolfo Vélez Ganuza.

Iragarkiaren kodea: L1704527