84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAITZ

Kudeaketarako hirigintza hitzarmena, Gaintzako 5. poligonoko 248. lursailean. Behin betiko onespena

2017ko martxoaren 28ko osoko bilkuran erabakita, behin betikoz onetsi zen lur ez urbanizagarrian dagoen Gaintzako (Araitz) 5. poligonoko 248. lursailaren kudeaketarako hirigintza hitzarmena, nahitaez eman behar den lurren balioaren gehikuntzaren %10a, eskudirutan duen balioarekin ordezteko.

Argitaratzen den egintza honen aurka errekurtso hauek aurkezten ahal dira: gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratzen denetik kontatzen hasita; administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean; edo, aldez aurretik eta nahi izanez gero, berraztertzekoa, onespena eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean.

Araitzen, 2017ko apirilaren 12an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L1704712