84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa. 2017ko lehenengo seihilekoa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraikiz, aditzera ematen da 2017ko maiatzaren 20an bukatuko dela honako zerga honi dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea: Lurraren Gaineko Kontribuzioa, 1. seihilekoa, 2017ko urtekoak.

Ordainketa Caixa Bank-CAN eta Rural Kutxa entitateen bulegoetako batean egin daiteke, behar den ordainagiria aurkeztuta, baita Udalaren web orrian: www.ansoain.es eta 012 telefonoan ere.

Epe hori iragandakoan, interes legalak eta gainkarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko tramiteak hasiko dira. maiatzaren 20an, helbideratuta dauden ordainagiriak zergadunek emandako kontuetan zordunduak izango dira.

Antsoainen, 2017ko apirilaren 19an.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1704821