84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANTSOAIN

Deialdia, bake epailearen kargua betetzeko

Bake epaileei buruzko ekainaren 7ko 3/1995 Erregelamenduaren 5, 6 eta 7. artikuluetan xedatuarekin bat, deialdi publikoa iragarri da bake epailearen kargu hutsa betetzeko.

Horretarako, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek eskaerak aurkez ditzaten Udal bulegoetan; horietan, betiere, adierazi beharko dute erregelamenduak aipatzen dituen gaitasun eta bateragarritasun baldintzak betetzen dituztela eta, orobat, euskaraz eta gaztelaniaz jario ona dutela, ahoz nahiz idatziz.

Antsoainen, 2017ko apirilaren 10ean.–Alkatea, Ander Andoni Oroz Casimiro.

Iragarkiaren kodea: L1704526