84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Xehetasun azterlana, 4. poligonoko 639. lursailean. Hasierako onespena

Altsasuko Udalak, 2017ko apirilaren 10eko Tokiko Gobernu Batzarrean hartutako akordioaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Altsasuko 4 poligonoko 639 lursaileko xehetasun azterlana, Ines Encinas Velaz andreak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egongo da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betikoz onetsiko da, bidezko bada hori egitea.

Altsasun, 2017ko apirilaren 12an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1704735