84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BERRIOBEITI

Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatu izateko lanpostua aldi baterako kontratuarekin eta oposizio-lehiaketa bidez betetzeko izangaien zerrenda eratzeko

Berriobeitiko Udalak, Alkatetzaren 2017ko apirilaren 26ko 204. Ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:

–Deialdia, zerbitzu anitzetako enplegatuaren lanpostuan eta aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat hautaproben bidez osatzeko, betiere Berriobeitiko Udaleko zerbitzu anitzetako alorrean sortzen diren beharrak bete ahal izateko.

Deialdi honen oinarriak www.berrioplano.es webgunean daude, bai eta Herritarrentzako Arreta Bulegoan ere.

Berriobeitin, 2017ko apirilaren 26an.–Alkate udalburua, Juan M.ª Albizu Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1705080