84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuaren 2017ko apirilaren 5ekoa, Nafarroako Gobernuaren 2016ko urriaren 26ko Erabakia aldatzen duena. Honen bidez, sailkapen espedientean azaltzen diren zabalera, trazadura eta bestelako ezaugarri fisiko orokorreko abelbideak daudela adierazten da, Deierriko eta Lezaungo udal-mugarteetan hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzea onesten da eta Gesalatz, Lizarra, Villatuerta, Gares, Zirauki eta Mañeruko udal-mugarteetako abelbideen sailkapena aldatzen da.

Nafarroako Abelbideei buruzko abenduaren 15eko 19/1997 Foru Legean xedatutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari dagozkio, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak proposaturik, Nafarroako abelbideen erabilerak sailkatzeko eta berariaz arautzeko ahalmenak.

19/1997 Legearen arabera, sailkapena “adierazpen izaerako egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbide bakoitzaren existentzia, zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak zehazten dira”, mugaketa “egintza administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehazten dira, sailkapenaren egintzan ezarritakoaren arabera”, eta mugarriztatzea “prozedura administratibo bat da eta, horren bidez, abelbideen mugak zehaztu eta modu iraunkorrean seinalatzen dira tokian berean.

Deierriko eta Lezaungo udal-mugarteetako abelbideen sailkapena bide horiek errekuperatzeko eta horiei balio emateko aldez aurretik egin beharreko lana da, eta eragin onuragarria du lurralde antolamendurako eta landa ingurunea garatzeko.

Hondatu edo desagertutako mugarriak berrezartzearen helburua Nafarroako Gobernuak onetsitako mugaketa- eta mugarriztatze-akta duten abelbideak eguneratzea da, abelbidea zedarritzen duten mugarriei kokaleku zehatza emanez gaur egungo baliabideak erabiliz.

Administrazio prozesuaren tramiteak beterik, onetsi egin ziren ibilbideak, Nafarroako Gobernuaren 2016ko urriaren 26ko Erabakiaren bidez.

Gero, Gobernuaren erabaki horren aurkako errekurtso bat aurkeztu zen, behar zen epean eta moduan, eta errekurtso jartzailearen aldeko txostena eman da. Beraz, erabaki da ez dela komeni abelbidetzat sailkatzea Erregia adarra, ezta Camino del Puertoko iraganbidea ere.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. Aldatzea Nafarroako Gobernuaren 2016ko urriaren 26ko Erabakia. Lehen puntua honela gelditu da idatzia:

“Jarraian aipatzen diren abelbideak eta horiei loturiko tokiak daudela adieraztea. Bakoitzaren zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisiko orokorrak hondatu edo desagertutako mugarriak sailkatu eta berriz jartzeko espedientean ageri dira:

–Deierri: Deustiatik Urbasa-Andiara doan errege altxonbidea, 13. iraganbidea, 48. iraganbidea, Carbonerosen iraganbidea, Donejakue Bideko iraganbidea, Allozko Estellabideko iraganbidea, Lakarko Estellabideko iraganbidea, Planillako iraganbidea, San Lorenzoko iraganbidea.

–Lezaun: Deustiatik Urbasa-Andiara doan errege altxonbidea.

–Gesalatz: 13. iraganbidea, Nafarroako Gobernuak 2011ko abenduaren 14an hartutako Erabakiaren bidez sailkatutakoez gain; horren bidez, Oltza Zendeako, Ollarango, Goñibarko, 35., 55. eta 56. fazerietako, Etxauriko, Ziritzako, Etxarriko, Bidaurretako, Zabaltzako, Jaizko eta Gesalazko udal-mugarteetan abelbideak daudela adierazi zen, haien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisikoak sailkapen espedientean jasota dituztela, eta hondatu edo desagertutako mugarriak berriz jartzea onetsi.

–Lizarra: San Lorenzoko iraganbidea, azaroaren 10eko 676/2003 Foru Dekretuaren bidez sailkatutakoez gain; horren bidez, Los Arcos, Arroitz, Lukin, Barbarin, Iguzkitzako Barruti, Aiegi eta Lizarrako udal-mugarteetan abelbideak eta horiei lotutako tokiak daudela adierazi zen, haien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisikoak sailkapen espedientean jasota dituztela.

–Villatuerta: Carbonerosen iraganbidea, San Lorenzoko iraganbidea, Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez sailkatutakoez gain; horren bidez, Artazu, Girgilao, Mañeru, Zirauki, Villatuerta eta Mendigorriko udal-mugarteetan abelbideak daudela adierazi zen, haien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisikoak sailkapen espedientean jasota dituztela, eta hondatu edo desagertutako mugarriak berriz jartzea onetsi.

–Gares: Donejakue Bideko iraganbidea, Nafarroako Gobernuak 2013ko maiatzaren 22an hartutako Erabakiaren bidez sailkatutakoez gain; horren bidez, Beraskoain, Zizur, Gares, Legarda, Uterga, Muruzabal eta Obanosko udal-mugarteetan abelbideak daudela adierazi zen, haien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisikoak sailkapen espedientean jasota dituztela, eta hondatu edo desagertutako mugarriak berriz jartzea onetsi.

–Zirauki: Donejakue Bideko iraganbidea, Igusteko iraganbidea, Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez sailkatutakoez gain; horren bidez, Artazu, Girgilao, Mañeru, Zirauki, Villatuerta eta Mendigorriko udal-mugarteetan abelbideak daudela adierazi zen, haien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisikoak sailkapen espedientean jasota dituztela, eta hondatu edo desagertutako mugarriak berriz jartzea onetsi.

–Mañeru: Donejakue Bideko iraganbidea, Nafarroako Gobernuak 2013ko abenduaren 30ean hartutako Erabakiaren bidez sailkatutakoez gain; horren bidez, Artazu, Girgilao, Mañeru, Zirauki, Villatuerta eta Mendigorriko udal-mugarteetan abelbideak daudela adierazi zen, haien zabalera, trazadura eta gainerako ezaugarri fisikoak sailkapen espedientean jasota dituztela, eta hondatu edo desagertutako mugarriak berriz jartzea onetsi.

2. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentura igortzea.

3. Erabaki hau Deierriko, Lezaungo, Gesalazko, Lizarrako , Villatuertako, Garesko, Ziraukiko eta Mañeruko udalei jakinaraztea, eta adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela eta, aukeran, hauetako errekurtsoren bat jar daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Nafarroako Gobernuari berari zuzendua, hilabeteko epean.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Espedientean interesa duten Administrazio Publikoek bigarren errekurtso mota hori jartzen ahal dute soilik.

Erabaki hau argitaratu edo jakinarazi, zein den kasua, eta biharamunetik hasita zenbatuko dira epeak.

Iruñean, 2017ko apirilaren 5ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1704332