84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Epatzeko iragarkia 102/2017 prozedura arruntean, Asociación Educación Esfuerzo y Excelencia 3Ek eskatuta.

Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiaren 2017ko apirilaren 19ko ofizioaren bidez agindu da administrazio espedientea igor dakiola Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta interesdunak epatu daitezela 102/2017 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan. Errekurtsoa Asociación Educación Esfuerzo y Excelencia 3Ek jarri du, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren urriaren 20ko 725/2016 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren kontra. Ebazpen horren bidez, 2016/2017 ikasturteko beken deialdi orokorra onetsi zen, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako.

Ofizioan xedatutakoari jarraikiz eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluarekin bat, unibertsitateko ikasketak eta derrigorrezko ikasketen ondoko unibertsitatez kanpoko ikasketak egiten dituzten ikasleendako 2016/2017 ikasturteko beken deialdi orokorrean parte hartu zuten guztiak epatzen dira iragarki honen bidez, administrazioarekiko auzien salan ager daitezen iragarkia argitaratu eta biharamunetik bederatzi egun balioduneko epean. Deialdia Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak urriaren 20an emandako 725/2016 Ebazpenaren bidez onetsi zen.

Iruñean, 2017ko apirilaren 19an.–Idazkari tekniko nagusia, Begoña Alfaro Oricáin.

Iragarkiaren kodea: F1704826