84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariaren apirilaren 4ko 440/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez ezartzen dira Nafarroako Foru Komunitatean polinizaziorako emanen diren nekazaritza eta ingurumen arloko diru-laguntzen oinarri arautzaileak, eta “de minimis” araubideari lotutako laguntzen 2017ko deialdia onesten da.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 342368.

Lehena.–Onuradunak.

Nafarroako Abeltzaintza Ustiategien Erregistro Orokorrean inskribaturik dagoen erlategi baten titularra izatea 2017ko urtarrilaren 1a baino lehen eta, gutxienez ere, 50 erlauntz izatea produkzioan, bakoitza bere ustiapen zenbakiarekin identifikatuta.

Bigarrena.–Xedea.

Nekazaritza eta ingurumen arloan polinizaziorako laguntzen oinarriak ezartzea da ebazpen honen xedea, erlezaintzaren jarduerak maila egokia izan dezan, biodibertsitatea zaintzeko ondorio on eta garrantzitsuak baititu, batez ere erleek egiten duten polinizazioak biodibertsitatea egoki mantentzeari begira duen garrantziagatik.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendariaren apirilaren 4ko 440/2017 Ebazpenean daude jasota; ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitatean polinizaziorako emanen diren nekazaritza eta ingurumen arloko diru-laguntzak arautzen dituzten oinarriak ezartzen ditu eta “de minimis” araubideari lotutako laguntzen 2017ko deialdia onesten du.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntza hauen aplikazioak 45.000 euroko gastua ekartzen du, 2016ko aurrekontu orokorretako “Nekazaritza eta ingurumen arloko laguntza. Polinizazioa” izeneko 710004-71310-4700-412206 kontu-sailaren kargura, ebazpen honen ondoriozko konpromisoei aurre egiteko.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Onartzen diren eskaerek adierazitako aurrekontu muga gaindituz gero, eskatzaileen izaeraren arabera emanen dira laguntzak, eta hurrenkera honetan hartuko dira kontuan eskaerak: lehendabizi, ogibide nagusia nekazaritza duten ustiategien titularrak, pertsona fisikoen kasuan, eta lehentasunezko ustiategien titularrak pertsona juridikoaren kasuan; bigarrenik, 150 erlauntz baino gehiago dituzten erlezain profesionalen eskaerak eta, hirugarrenik, gainerako eskatzaileak.

Iruñean, 2017ko apirilaren 4an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1704618