84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak martxoaren 30ean emandako 155/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onetsi zen ingurumen hezkuntzako proiektuetarako eta ingurumen arloko boluntariotza proiektuetarako laguntzen 2017ko deialdia.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 342110.

Lehena.–Onuradunak.

Deialdi honetako laguntzen onuradunak izan daitezke ingurumeneko boluntariotzako proiektu bat aurkezten duten irabazi asmorik gabeko entitateak, jasotzen dituztenak jasangarritasuna sustatzeko jarduketak edo ingurumen hezkuntza edo sentsibilizazioko proiektu bat, betiere 2.1 oinarrian deskribatzen diren jarduketak biltzen baditu.

Onuraduna izateko, eskatzaileek Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte. Orobat, entitateak jardunekoak izanen dira, eta irabazi asmorik gabeko entitate pribatuek egoki den erregistro publikoan izena emanik egon behar dute.

Bigarrena.–Xedea.

I. eranskineko oinarrien xedea da araubide orokorra ezartzea entitate publikoei edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei laguntza ekonomikoak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioko proiektuetako jarduketen ondoriozko gastuak ordaintzeko.

II. eranskineko oinarrien xedea da araubide orokorra ezartzea entitate publikoei edo irabazi asmorik gabeko entitate pribatuei laguntza ekonomikoak emateko, kudeatzeko eta kontrolatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean ingurumeneko boluntarioek jasangarritasuna sustatzeko egindako jarduketen ondoriozko gastuak ordaintzeko. Proiektuak ondasun publikoen gainean eginen dira eta Boluntariotzari buruzko martxoaren 27ko 2/1998 Foru Legeak babestuko ditu.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Laguntza hauen oinarri arautzaileak deialdi honen eranskinetan daude eskuragarri, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Guztira, 30.000 euro ingurumen hezkuntza eta sentsibilizazioko proiektuetarako, eta 10.819 euro ingurumeneko boluntariotzako proiektuetan.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko apirilaren 11n.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

Iragarkiaren kodea: F1704619