84. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

53/2017 FORU AGINDUA, apirilaren 28koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Horren bidez, oinarriak onesten dira Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere.

Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren bidez, 2016-2017 ikasturtean lanbide heziketako zikloetan, arte plastikoetako eta diseinuko lanbide ikasketetan eta goi mailako zikloetan sartzeko kurtsoan ikasleak onartzeko prozesua arautu zen, Gobernuak erregelamendu bidez zehaztu ez baitzituen onarpen prozeduretan bete behar diren baldintzak. Heldu den 2017-2018 ikasturteko onarpenerako ere hori erregelamendu bidez zehaztu ez denez, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren alderdi batzuk aldatu behar dira, aipatu ikasturtean ikasleak onartzeko prozesuan aplikagarriak izan daitezen.

Bestaldetik, Hezkuntzako zuzendari nagusiaren maiatzaren 18ko 176/2016 Ebazpenaren bidez, ezartzen da DBHko 4. mailako deialdi berezia ekainean izanen dela. Hortaz, beharrezkoa da, halaber, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren alderdi batzuk aldatzea, hori egoera berrira egokitzeko.

Horregatik guztiagatik, apirilaren 29ko 54/2016 Foru Agindua aldatu behar da. Horren bidez, oinarriak onesten dira Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 g) artikuluan ematen zaizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Agindua aldatzea. Honen bidez, oinarriak onesten dira Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere.

1. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren izena aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“54/2016 Foru Agindua, apirilaren 29koa, Hezkuntzako kontseilariak emana. Honen bidez, oinarriak onesten dira Nafarroako Foru Komunitatean 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere.”

2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren artikulu bakarra aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“Artikulu bakarra. Oinarriak onestea Nafarroako Foru Komunitatean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere.”

3. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren titulua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“Oinarriak Nafarroan 2016-2017 ikasturtean ikastetxe publikoetako eta pribatu itunduetako ikasleak onartzeko prozedura arautzeko, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketako eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko ikasketetako erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak egiteko, baita goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa ere.”

4. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 2. oinarria aldatzea, ondokoaren arabera:

4.1. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 2. oinarriaren 1. puntuaren azken paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“–Bigarren fasea. Epe arruntean inskribaturik, lehenbiziko fasean posturik eskuratu ez dutenek hartuko dute parte edo, matrikulaturik egonda, “aukera hobetzea” hautatu badute. Foru agindu honen 4. oinarriaren 8. idatz-zatian eta 5. oinarritik 9.era bitarteko idatz-zatietan xedatutakoarekin bat garatuko da.”

4.2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 2. oinarriaren 3. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“3. Hezkuntza Zuzendaritza Nagusiaren ebazpen batean finkatuko dira, ikasturte bakoitzerako, onarpen prozesuaren epe arruntaren datak eta jarraibideak eta postu hutsak esleitzeko ondoko prozedurarenak, baita horiek garatzeko beste puntu batzuk ere.

4.3. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 2. oinarriaren 4. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“4. Erdi mailako eta goi mailako heziketa zikloak, oro har, 20 ikasle sartu berrirekin eta errepikatzen dutenekin antolatuko dira, eta gehienez ere 25 ikasle izanen dituzte guztira. Ikastetxeko zuzendaritzaren iritziz, errepikatzen duten ikasleen kopuruak galarazten badu 20 ikasle sartu berri egotea, proposatzen ahal da sartu berrien postuen kopurua murriztea, 2. oinarri honetako 7. atalean ezarritakoarekin bat.

Aurreko atalean aipatzen den urteko ebazpenean ezartzen ahalko da, inguruabar jakin batzuk kontuan hartuta, ikasleen ratio orokorra ez bezalako beste ratio bat.”

4.4. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 2. oinarriaren 5. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“5. Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketetako zikloak, oro har, ondoko bi ratioen arabera antolatuko dira:

a) Ikasle sartu berriekin eta errepikatzen duten ikasleekin, guztira 15 ikasle izan arte, gehienez.

b) Ikasle sartu berriekin eta errepikatzen duten ikasleekin, guztira 30 ikasle izan arte, gehienez.

Errepikatzen duten ikasleen kopuruak galarazten badu hamabost edo hogeita hamar ikasle sartu berri egotea, dagokien sartu berrien postuen kopurua murrizten ahalko da.

Oinarri honen 3. idatz-zatian aipatzen den urteko ebazpenean ezartzen ahalko da, inguruabar jakin batzuk kontuan hartuta, ikasleen ratio orokorra ez bezalako beste ratio bat.”

4.5. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 2. oinarriaren 6. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“Goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa, oro har, 30 ikasle sartu berrirekin antolatuko da gehienez.

Oinarri honen 3. idatz-zatian aipatzen den urteko ebazpenean ezartzen ahalko da, inguruabar jakin batzuk kontuan hartuta, ikasleen ratio orokorra ez bezalako beste ratio bat.”

5. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 4. oinarria aldatzea, ondokoaren arabera:

5.1. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 4. oinarriaren 2. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“2. Apirilaren 2ko 31/2007 Foru Dekretuaren 4.4 artikuluan ezarritakoa garatzeko, zikloetarako eskaera bat baino gehiago aurkeztuz gero, bertan behera geldituko dira guztiak eta, ondorioz, ez dira tramitatuko.

Kasu honetan baino ezin dira bi eskabide aurkeztu: eskabide bat goi mailako zikloetan sartzeko ikastarorako eta beste bat heziketa zikloetarako.”

5.2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 4. oinarriaren 3. puntuaren bigarren eta hirugarren paragrafoa aldatu dira; hona hemen idazketa berria:

“–Lehentasun ordenaren arabera, kasuan kasuko eskaerak. Eskaera bakoitzean, zikloa edo programa, ikastetxea, hizkuntza eta, hala behar bada, txanda, agertu behar dira beti. Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 6 eskaera egin ditzake eskabidean.

–Sartzeko baldintza kasuan-kasuan eskatutako ikasketa eta mailetarako. Sartzeko baldintza frogatu beharko da foru agindu honen 2. oinarriaren 3. idatz-zatian aipatzen den urteko ebazpenean zehazten diren datetan eta prozeduraren bidez.”

5.3. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 4. oinarriaren 4. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“4. Onartuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, baliorik gabe geldituko dira osatu gabeko eskaerak, existitzen ez direnak, datuak behar ez diren laukitxoetan dituztenak edo parte-hartzaileak eskatzen ahal dituen postuekin bat ez datozenak.”

5.4. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 4. oinarriaren 5. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“5. Onartuen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, interesdunak daturen bat oker ematen badu edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta ondorioztatu ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.”

5.5. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 4. oinarriaren 7. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“7. Onarpen prozesuko epe arruntaren lehendabiziko fasean, onartuen behin betiko ondoz ondoko zerrendak argitaratuko dira. Zerrenda horietako bakoitzak bere matrikulazio epea ekarriko du.

Zerrenda horietan aplikatzekoak dira erreserba portzentajeak eta lehentasun irizpideak, foru agindu honen 5. oinarritik 9.era bitarte lehenbiziko fase horretarako ezarritakoak.

Ikasturte bakoitzerako onarpen prozesuko egutegia eta jarraibideak onesten dituen urteko ebazpen batean zehaztuko eta finkatuko dira onartutakoen behin betiko zerrenden kopurua eta egutegia.

5.6. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 4. oinarriaren 8. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“8. Lehenbiziko fasea bukatutakoan hutsik gelditzen diren postuak banatuko dira esleipena egiteko, sarrera taldea edozein dela ere. Onarpen prozesuko epe arruntaren bigarren fase horretan, onartutakoen zerrenda bat eta dagokion matrikulazio epea emanen dira argitara, gutxienez.

Zerrenda horretan aplikatzekoak dira foru agindu honen 5. oinarritik 9.era bitarte bigarren fase horretarako ezarritako lehentasun irizpideak.

Ikasturte bakoitzerako onarpen prozesuko egutegia eta jarraibideak onesten dituen urteko ebazpen batean zehaztu eta finkatuko da egutegia.”

5.7. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 4. oinarriaren 10. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“10. Epe arrunteko onarpen prozesua bukatutakoan, hutsik gelditzen diren postuak multzokaturik eskainiko dira, postu hutsak esleitzeko prozedura baten bidez. Horretarako, eskatzaile bakoitzak eskabide bakarra aurkeztu beharko du, eredu ofizialaren araberakoa. Bertan, 10 eskaera egin daitezke gehienez, lehentasun ordenaren arabera.

Kasu honetan baino ezin dira bi eskabide aurkeztu: eskabide bat goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroko postu hutsak esleitzeko prozedurarako, eta beste bat goi mailako heziketa zikloetako postu hutsak esleitzeko prozedurarako.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran onartuta daudenen behin betiko zerrenda argitaratu ondoren, baliorik gabe geldituko dira osatu gabeko eskaerak, existitzen ez direnak, datuak behar ez diren laukitxoetan dituztenak edo parte-hartzaileak eskatzen ahal dituen postuekin bat ez datozenak. Halaber, eskatzaileak daturen bat oker ematen badu edo eman gabe uzten badu, ezin izanen du halakorik aipatu geroko erreklamazioetan, ez eta ondorioztatu ere hargatik bere interes nahiz eskubideak urratu direla.

Postu hutsak esleitzeko prozedurarako eskabideak aurkezteko epea bukatu ondoan, ezin izanen da inolako arrazoirengatik beste eskaerarik egin edo eskaerak aldatu, ezta bertan eskatutako postuen lehentasunezko hurrenkera ere.

Foru agindu honen 5. oinarritik 9.era bitarte horretarako ezarritako irizpideak betez eginen da postu hutsak esleitzeko prozedura.

Ikasturte bakoitzerako onarpen prozesuko egutegia eta jarraibideak onesten dituen urteko ebazpen batean zehaztu eta finkatuko da egutegia.”

6. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 5. oinarria aldatzea, ondokoaren arabera:

6.1. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 5. oinarriaren 4. puntuaren a), b) eta c) paragrafoak aldatu dira; hona hemen idazketa berria:

“a) 1. sarrera taldea: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo ondorio akademikoetarako baliokidea dena duten ikasleak. Oro har, ikaspostuen %70-75eko erreserba izanen du.

b) 2. sarrera taldea: Oinarrizko Lanbide titulua duten ikasleak. Zenbait lanbide arloak lehentasuna dute erdi mailako zikloetan sartzeko, Oinarrizko Lanbide Heziketako tituluak ezartzen dituzten errege dekretuetan ezarritakoarekin bat. Ikaspostuen %15-%20ko erreserba izanen du.

c) 3. sarrera taldea: baldintza hauetako bat betetzen dutela frogatzen duten ikasleak:

–Gainditurik izatea sarrera proba bat eta ez betetzea erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk.

–Gainditurik izatea erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat eta ez betetzea erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk.

–Gainditurik izatea Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko lanbide moduluak, oinarrizko modalitatean edo lanbide lantegiarenean.

–Batxilergo titulu edo Teknikari titulu baten jabe izatea.

–Goi Mailako Teknikari titulu edo Unibertsitateko titulu baten jabe izatea.

–Ondorio akademikoetarako atal honetan aipatutako titulu edo heziketaren baten baliokide den titiulu baten jabe izatea.

Ikaspostuen %10eko erreserba izanen du.”

6.2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 5. oinarriaren 7. puntuaren b) idatz-zatia aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Sarrerako 2. taldea:

–Lehena: inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen duen Oinarrizko Lanbide titulua lortzen dutenak aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean.

–Bigarrena: inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen ez duen Oinarrizko Lanbide titulua lortzen dutenak aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean.

–Hirugarrena: inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen duen Oinarrizko Lanbide titulua lortzen dutenak aurreko ikasturteetan.

–Laugarrena: inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen ez duen Oinarrizko Lanbide titulua lortzen dutenak aurreko ikasturteetan.”

6.3. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 5. oinarriaren 8. puntuaren b) idatz-zatia aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.”

6.4. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 5. oinarriaren 9. puntuaren a) eta b) idatz-zatiak aldatu dira; hona hemen idazketa berria:

“a) Lehena: lortzen dutenak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo horren baliokidea, edo inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ematen duen edo ematen ez duen Oinarrizko Lanbide titulua, aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean.

b) Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo horren baliokidea aurreko ikasturteetan eskuratuta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez dituztenak, edo inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen ez duen Oinarrizko Lanbide titulua lortzen dutenak aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean, edo gainditurik dutenak erdi mailako zikloetan sartzeko proba, erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat, edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, oinarrizko modalitatea edo lanbide lantegiarena izan, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.”

6.5. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 5. oinarriaren 11. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“11. Ikasturte bakoitzean onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.

6.6. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 5. oinarriaren 12. puntuaren a) eta b) idatz-zatiak aldatu dira; hona hemen idazketa berria:

“a) Lehena: lortzen dutenak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua edo horren baliokidea, edo inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ematen duen edo ematen ez duen Oinarrizko Lanbide titulua, aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean.

b) Bigarrena: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua edo horren baliokidea aurreko ikasturteetan eskuratuta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez dituztenak, edo inskripzioaren xedeko erdi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen ez duen Oinarrizko Lanbide titulua lortzen dutenak aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean, edo gainditurik dutenak erdi mailako zikloetan sartzeko proba, erdi mailako zikloetan sartzeko berariazko prestakuntza ikastaro bat, edo Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa bateko nahitaezko moduluak, oinarrizko modalitatea edo lanbide lantegiarena izan, baldin eta erdi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez badituzte.”

6.7. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 5. oinarriaren 13. puntuaren azken aurreko paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“–Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, egoki den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.”

7. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 6. oinarria aldatzea, ondokoaren arabera:

7.1. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 6. oinarriaren 4. puntuaren a) eta b) idatz-zatiak aldatu dira; hona hemen idazketa berria:

“a) 1. sarrera taldea: 6. oinarri honen 1.a) atalean adierazitako titulu edo ziurtagirietako bat duten ikasleak, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria izan ezik, eta, zein den kasua, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria dutenak. Ikaspostuen %80ko erreserba izanen du.

b) 2. sarrera taldea: zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria, halakorik badu, eta, gainera, sarrerako beste baldintzarik betetzen ez duten ikasleak. Ikaspostuen %20ko erreserba izanen du.

7.2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 6. oinarriaren 8. puntuaren b) idatz-zatia aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.”

7.3. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 6. oinarriaren 11. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“11. Ikasturte bakoitzean onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.

7.4. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 6. oinarriaren 13. puntuaren azken aurreko paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“–Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, egoki den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.”

8. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 7. oinarria aldatzea, ondokoaren arabera:

8.1. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 7. oinarriaren 4. puntuaren a), b) eta c) paragrafoak aldatu dira; hona hemen idazketa berria:

“a) 1. sarrera taldea: Batxilergo titulua edo baliokidea duten ikasleak. Ikaspostuen %60ko erreserba izanen du.

b) 2. sarrera taldea: Lanbide Heziketako Teknikari titulua duten ikasleak. Ikaspostuen %30eko erreserba izanen du.

Sarrera talde horren barnean daude Nafarroan prestakuntza ikastaroa edo borondatezko irakasgaien kurtsoa egin duten ikasleak nahiz egin ez dutenak.

c) 3. sarrera taldea: baldintza hauetako bat betetzen dutela frogatzen duten ikasleak:

–Gainditurik izatea goi mailako zikloetan sartzeko proba bat eta ez betetzea goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk.

–Goi Mailako Teknikari titulu edo Unibertsitateko titulu baten jabe izatea.

–Atal honetan aipatutako titulu edo ziurtagiri baten baliokide den titulu baten jabe izatea.

Ikaspostuen %10eko erreserba izanen du.”

8.2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 7. oinarriaren 7. puntuaren a) idatz-zatiaren azken paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“Ikasturte bakoitzeko onarpen prozeduraren egutegia eta jarraibideak onesten dituen urteroko ebazpenaren eranskinetan jasoko dira goi mailako heziketa zikloetan sartzeko lehentasuna ematen duten Batxilergoko irakasgaiak eta Batxilergoko modalitateak.”

8.3. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 7. oinarriaren 7. puntuaren b) idatz-zatiaren lehendabiziko paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“–Lehendabizikoa: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzen dutenak eta aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean sarbide ikastaroa (aukerako irakasgaiak) Nafarroan egin dutenak.”

8.4. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 7. oinarriaren 8. puntuaren b) paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.”

8.5. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 7. oinarriaren 9. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“9. Epe arruntaren bigarren fasean, ikaspostuak esleitzeko hurrenkera zerrenda finkatzeko, lehentasun irizpide hauek hartuko dira kontuan (ikaspostu horiek batera eskainiko zaizkie epe arruntaren eskatzaileei, foru agindu honen 2. oinarriaren 1. atalean aipatzen direnei, alegia):

a) Lehendabizikoa: aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Lanbide Heziketako teknikari titulua lortzen dutenak; aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean sarbide ikastaroa (aukerako irakasgaiak) Nafarroan egin dutenak; aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu eta inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin ez dituztenak; aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu eta inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin ez dituztenak; eta aurreinskripzioa egiten den ikasturte berean Batxilergo titulua edo baliokidea lortzen dutenak inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasunik ematen ez duen modalitate batean.

b) Bigarrena: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko baztertzen edo lehentasuna ematen duen proba modalitate batekoa, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunez sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintza batzuk betetzen.

c) Hirugarrena: Lanbide Heziketako teknikariaren titulua lortu eta lehen ataleko egoeran ez egon eta, gainera, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak; aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean lortu, aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan sartzeko lehentasuna ere ematen duten batxilergoko irakasgaiak egin eta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzarik betetzen ez dutenak; aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean eskuratuta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez dituztenak; eta aurreko ikasturteetan Batxilergo titulua edo baliokidea aurreinskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean sartzeko lehentasuna ematen duen modalitate batean lortuta goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen ez dituztenak.

d) Laugarrena: gainditzen dutenak goi mailako zikloetan sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa ziklo batean lehentasunik gabe sartzeko aukera ematen duen modalitate batean, edo 25 urtetik gorakoentzat unibertsitatean sartzeko probaren bat, inskripzioaren xedeko goi mailako heziketa zikloan lehentasunik gabe sartzeko aukera batean, baldin ez badituzte goi mailako heziketa zikloetan sartzeko beste baldintzak betetzen.

e) Bosgarrena: ondoko tituluen jabe direnak, edo inskripzioaren xedeko ikasturtean eskuratzeko moduan daudenak: Goi Mailako Teknikari titulua, Unibertsitateko titulua edo horren baliokide dena.

8.6. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 7. oinarriaren 11. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“11. Ikasturte bakoitzean onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.

8.7. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 7. oinarriaren 12. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“12. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, 7. oinarri honen 9. puntuan adierazitako lehentasun irizpideak kontuan hartuta ezarriko da hurrenkera zerrenda, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko eskatzen duten ikasleentzat.”

8.8. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 7. oinarriaren 13. puntuaren azken aurreko paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“–Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, egoki den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.”

9. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 8. oinarria aldatzea, ondokoaren arabera:

9.1. 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 8. oinarriaren 4. puntuaren a) eta b) paragrafoak aldatu dira; hona hemen idazketa berria:

“a) 1. sarrera taldea: 8. oinarri honen 1.a) atalean adierazitako titulu edo ziurtagirietako bat duten ikasleak, sarrera proba gainditu izanaren ziurtagiria izan ezik, eta, zein den kasua, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria dutenak. Ikaspostuen %80ko erreserba izanen du.

b) 2. sarrera taldea: zikloetan sartzeko proba gainditu izanaren ziurtagiria, Gaitasun Artistikoaren Proba gainditu izanaren ziurtagiria, halakorik badu, eta sarrerako beste baldintzarik betetzen ez duten ikasleak. Ikaspostuen %20ko erreserba izanen du.

9.2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 8. oinarriaren 7. puntuaren azken paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

Kasuan kasuko ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten duen urteroko ebazpenaren eranskinetan agertuko dira Nafarroan Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide ikasketen goi mailako heziketa zikloetan sartzeko lehentasuna ematen duten goi mailako heziketa zikloetako sarrera probaren modalitateak eta 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko probarako aukerak.

9.3. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 8. oinarriaren 8. puntuaren b) paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

9.4. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 8. oinarriaren 11. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“11. Ikasturte bakoitzean onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.

9.5. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 8. oinarriaren 13. puntuaren azken aurreko paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“–Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, egoki den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.”

10. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 9. oinarria aldatzea, ondokoaren arabera:

10.1. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 9. oinarriaren 1. puntuaren b) paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Aldez aurretik Sarbide Ikastaroa egina ez izatea, ezta Prestakuntza Ikastaroa ere.”

10.2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 9. oinarriaren 2. puntuaren azken paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“Ikasturte bakoitzeko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten duen urteroko ebazpenean zehaztuko da erdi mailako heziketa zikloen eta goi mailako zikloetako sarrera ikastaroaren modalitateen arteko lotura.

10.3. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 9. oinarriaren 3. puntuaren b) paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.”

10.4. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 9. oinarriaren 6. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“6. Ikasturte bakoitzean onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.

11. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 10. oinarria aldatzea, ondokoaren arabera:

11.1. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 10. oinarriaren 3. puntuaren b) paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Bigarren: berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.”

11.2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 10. oinarriaren 6., 7. eta 8. puntuak gehitu dira; hona hemen idazketa berria:

“6. Ikasturte bakoitzean onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteko ebazpenean ezarriko dira ateratzen diren ikaspostu hutsak zehaztuko dituzten jarraibideak; haiek ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran eskainiko dira, eta aukera izanen dute eskaera aurkezteko bai epe arruntean inskribatu eta ikasposturik gabe daudenek, bai epe arruntean inskribatu ez zirenek.

7. Ikaspostu hutsak esleitzeko prozeduran, 10. oinarri honen 2. atalean adierazitako lehentasun irizpideak kontuan hartuta ezarriko da hurrenkera zerrenda, heziketa zikloetako 2. kurtsoan sartzea eskatzen duten ikasleentzat.

8. Aurreko atalean adierazitako irizpideak aplikatuta ateratzen den azpitalde bakoitza irizpide hauei jarraikiz ordenatuko da:

a) Lehendabizikoa: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu zutenak.

b) Bigarrena: inskripzioaren eskaera epe arruntean aurkeztu ez zutenak.

Horietako bakoitza 10. oinarri honen 3. atalean ezarritako irizpideak kontuan hartuta ordenatuko da.

Ikaspostu hutsak esleitzeko prozedura horren bidez ikaspostua lortzen dutenek bi eguneko epean egin beharko dute matrikula, Hezkuntza Departamentuak ikaspostuaren esleipena iragartzen duenetik zenbatzen hasita. Matrikula egin ezean, esleitutako ikasposturako eskubidea galduko dute.”

12. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 11. oinarriaren 2. paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“Ikasturte bakoitzeko onarpen prozesuko jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean zehaztuko dira onartutako ikasleen behin betiko zerrendak noiz argitaratuko diren.”

13. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 12. oinarria aldatzea, ondokoaren arabera:

13.1. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 12. oinarriaren 3. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“3. Ikasleen jatorrizko ikastetxeak kalkulatu beharko du sarrerako nota, eta EDUCA informazio aplikazioan adierazi beharko du, esan diren datetan, ikasturte bakoitzeko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten duen urteroko ebazpenean zehazten denaren arabera.”

13.2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 12. oinarriaren 4. puntuaren bigarren paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako gradudun titulua duten ikasleak: DBHko batez besteko nota izanen da, Nafarroako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era erregulatzen duen araudian ezarritakoaren araberakoa.”

13.3. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 12. oinarriaren 4. puntuaren b) paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Atzerriko ikasketak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Gradudun tituluarekin edo Batxilergo tituluarekin homologatuak, dituzten ikasleak: Homologazioa deklaratzen duen Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren ebazpenean jasotako kalifikazioa izanen da. Kalifikazio hori jasota ez badago, ikaslea taldearen azken postura pasatuko da.”

13.4. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 12. oinarriaren 4. puntuaren d), e), f), g) eta h) paragrafoak aldatu dira; hona hemen idazketa berria:

“d) Batxilergo titulua duten ikasleak: Sarrerako nota Batxilergoko batez besteko nota izanen da, Nafarroako Batxilergoan diharduten ikasleak ebaluatu, mailaz igo eta haiei tituluak emateko era erregulatzen duen araudian ezarritakoaren araberakoa.

e) Lanbide Heziketako Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikariarena duten ikasleak: Sarrerako nota heziketa zikloko batez besteko nota izanen da, Nafarroan Lanbide Heziketako prestakuntza zikloetan diharduten ikasleen ebaluazioa erregulatzen duen araudian ezarritakoaren araberakoa.

f) Arte Plastikoetako eta Diseinuko Teknikari titulua edo Goi Mailako Teknikariarena duten ikasleak: Sarrerako nota zikloko batez besteko nota izanen da, Nafarroan Arte Plastikoetako eta Diseinuko heziketa zikloetan diharduten ikasleen ebaluazioa erregulatzen duen araudian ezarritakoaren araberakoa.

g) Kirol teknikariaren eta goi mailako kirol teknikariaren titulua duten ikasleak: Sarrerako nota heziketa zikloko batez besteko nota izanen da, Nafarroan kirol irakaskuntzen zikloetan diharduten ikasleen ebaluazioa erregulatzen duen araudian ezarritakoaren araberakoa.”

13.5. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 12. oinarriko 5. puntuko b) idatz-zatia aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Lanbide Heziketako Teknikari titulua duten ikasleak: hurrengo formularen arabera kalkulatuko da sarrerako nota, eta bi dezimalekin adieraziko da; horiek ehunen hurbilenera biribilduko dira eta, erdian izanez gero, gora biribilduta.

Sarrerako nota, batez bestekoa = NMCF + 0,4 * NMCP/NMCA (ikasleak Nafarroan 2007-2008 ikasturtetik aurrera, hori barne, egindako Prestakuntza Ikastaroko irakasgai guztiak gainditu baditu/ikasleak Nafarroan gainditu badu Sarbide ikastaroa).

Sarrerako nota, batez bestekoa = NMCF + 0,15 * NMCP/NMCA (ikasleak Nafarroan 2007-2008 ikasturtetik aurrera, hori barne, egindako Prestakuntza Ikastaroko irakasgai guztiak gainditu ez baditu; edo 2007-2008 ikasturtea baino lehenago egin badu (ikasleak Nafarroan egin badu Sarbide ikastaroa gainditu gabe).

NMCF = erdi mailako heziketa zikloko batez besteko nota.

0,4 = ponderazio faktorea, Nafarroan 2007-2008 ikasturtetik aurrera Prestakuntza Ikastaroko irakasgai guztiak gainditu dituzten ikasleentzat edo Nafarroan Sarbide Ikastaroa gainditu dutenentzat.

0,15 = ponderazio faktorea, Nafarroan Prestakuntza Ikastaroko irakasgai guztiak gainditu ez dituzten ikasleentzat edo 2007-2008 ikasturtea baino lehenago egin dutenentzat, edo Nafarroan Sarbide Ikastaroa egin dutenentzat, hori gainditu gabe).

NMCP = Nafarroan egindako Prestakuntza Ikastaroko batez besteko nota.

NMCA = Nafarroan egindako Sarbide Ikastaroko batez besteko nota.

Hortaz, Lanbide Heziketako Teknikari titulua izan eta goi mailan sartu nahi duten ikasleen sarrerako nota 14 puntukoa izaten ahal da, gehienez ere.

Apirilaren 8ko 52/2009, uztailaren 12ko 109/2011 eta urriaren 21eko 93/2014 foru aginduetan adierazitakoaren arabera kalkulatuko da erdi mailako heziketa zikloko batez besteko nota, horien bidez arautzen baita, hurrenez hurren, lanbide heziketako zikloen, Arte Plastikoetako eta Diseinuko zikloen eta kirol ikasketetako zikloen ebaluazioa.

Prestakuntza ikastaroko batez besteko nota hura osatzen duten irakasgaien batez besteko aritmetikoa izanen da, zifra hamartar baten zehaztasunez adierazita.

Sarbide ikastaroko batez besteko nota hura osatzen duten irakasgaien batez besteko aritmetikoa izanen da, bi dezimalez adierazita.

14. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 13. oinarria aldatzea, ondokoaren arabera:

14.1. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 13. oinarriaren 1. puntuaren lehendabiziko paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“1. Ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten duen urteroko ebazpenean adierazitako datetan egin beharko dute matrikula ikastetxe jakin bateko zikloan edo kurtsoan onartuak izan diren ikasleek, argitara emanen diren onartutako ikasleen behin betiko zerrendetako bakoitzerako.

14.2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 13. oinarriaren 1. puntuaren bukaeran paragrafo berri bat gehitu da; hona hemen idazketa berria:

“Ikaspostua lortutakoan, horretarako dauden epeetan matrikulatzen ez diren ikasleak onarpen prozesutik baztertuko dira, ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean ezarritako moduan.”

14.3. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 13. oinarriaren 2. puntuaren b) paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Matrikula ez egitea adierazitako epeetan. Kasu horretan, ikaslea onarpen prozeduratik baztertua izanen da ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean ezarritako moduan.”

14.4. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 13. oinarriaren 3. puntuaren b) paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Matrikula ez egitea adierazitako epeetan. Kasu horretan, ikaslea onarpen prozeduratik baztertua izanen da ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean ezarritako moduan.”

14.5. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 13. oinarriaren 4. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“4. Matrikula egin eta, aldi berean, aukera hobetzeko eskatu duten ikasleen kasuan, behar den ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia arautzen duen urteroko ebazpenean ezarritakoaren arabera jokatuko da.

14.6. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 13. oinarriko 6. puntuaren b) paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“b) Matrikula ez egitea adierazitako epeetan. Kasu horretan, ikaslea onarpen prozeduratik baztertua izanen da ikasturteko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean ezarritako moduan.”

15. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 14. oinarria aldatzea, ondokoaren arabera:

15.1. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 14. oinarriaren 1. puntuaren bigarren paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

Desgaitasunen bat dutela frogatzen duten pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrera talde berean izan edo ez, sarrera nota handia duenarentzat gordeko da ikaspostua. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

15.2. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 14. oinarriaren 2. puntuaren bigarren paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

Goi mailako edo goi errendimenduko kirolari bat baino gehiago izanez gero, ikaspostua gordeko zaio kirol maila handiena duenari, Goi mailako eta goi errendimenduko kirolariei buruzko uztailaren 13ko 971/2007 Errege Dekretuaren 2. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Kirol maila berdina izanez gero, notarik onena duenari gordeko zaio ikaspostua, ikasketa espedienteko nota izan nahiz sarrera probakoa izan. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

15.3. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 14. oinarriaren 3. puntuaren bigarren paragrafoa aldatu da; hona hemen idazketa berria:

Hezkuntza laguntzako berariazko beharrak dituela frogatzen duten pertsona bat baino gehiago izanez gero, sarrera talde berean izan edo ez, sarrera nota handiena duenarentzat gordeko da ikaspostua. Berdinketa badago, Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusian, behar den ikasturteko onarpen prozeduran, egindako zozketaren emaitza aplikatuz ebatziko da.

15.4. Apirilaren 29ko 54/2016 Foru Aginduaren eranskinaren 14. oinarriaren 4. puntua aldatu da; hona hemen idazketa berria:

“4. Ikasturte bakoitzeko onarpen prozeduraren jarraibideak eta egutegia onesten dituen urteroko ebazpenean beste alderdi batzuk garatuko dira 10. oinarri honetan zehaztu den ikaspostuen erreserbari buruz.”

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2017ko. apirilaren. 28(e)an.–Hezkuntzako Kontseria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1705154