83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren apirilaren 8ko 11E/2017 Foru Aginduarena. Foru agindu horren bidez onetsi da “Sustraiak-Raíces. Herri kultura tradizionalaren zabalkunde proiektuak” egiteko diru-laguntzen deialdia.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 332879.

Deskribapena:

Kultur proiektuak egiteko kultur entitateei ematen zaizkien laguntzen deialdiaren oinarri arautzaileak. Irismen soziala eta inklusiboa duten elkarteen esparruak gauzatuko ditu proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta populazio osoari arreta egin.

Helburua:

Deialdiaren helburua da arautzea kultur proiektuak egiteko kultur entitateei ematen zaizkien laguntzak. Irismen soziala eta inklusiboa duten elkarteen esparruak gauzatuko ditu proiektu horiek. Gizarte ehuna eta Nafarroako kultura sortzen, mantentzen eta sustatzen lagundu behar dute, eta populazio osoari arreta eman, eta 2016ko azaroaren 10etik 2017ko urriaren 31ra garatu behar dira, biak barne.

Ezaugarriak:

Deialdi honek, guztira, 80.000 euroko diru kopurua izanen du, Nafarroako Gobernuko 2017ko aurrekontu orokorren kargura.

Proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.

Bestalde, entitate eskatzaile bakoitzaren laguntzaren zenbatekoa ez da izanen deialdi honi esleitutako aurrekontu osoaren %12 (9.600 euro) baino gehiago.

Aurkezteko epea:

Eskabideak eta eskatutako agiriak aurkezteko epea 20 egun baliodunekoa izanen da, oinarri hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2017ko martxoaren 31n.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

Iragarkiaren kodea: F1704365