83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

12E/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariak emana. Honen bidez, arte eszeniko eta musikaletako profesionalak Nafarroatik kanpora joateko eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako artistek eta profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzen 2017ko deialdia onesten da (ARTEM EX-PORTA).

Kultur Ekintza Zerbitzuak txostena egin du, non proposatzen baita arte eszeniko eta musikaletako profesionalak Nafarroatik kanpora joateko eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzen 2017ko deialdia onestea (ARTEM EX-PORTA), baita haren oinarri arautzaileak ere, 55.000 euroko gastua baimentzea eta foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta kontuan harturik hala helburua nola baldintzak betetzen direla, baita gastua baimentzeko legeak ezartzen dituen betebeharrak ere, eta kontuan harturik, halaber, kontu-hartzaile delegatuaren adostasuna ageri dela espedientean.

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak eman dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

1. Arte eszeniko eta musikaletako profesionalak Nafarroatik kanpora joateko eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako artistek eta profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzen 2017ko deialdia onestea (ARTEM EX-PORTA).

2. Deialdiaren oinarri arautzaileak, foru agindu honen eranskinean jaso direnak, onestea.

3. Laguntzak emateko, 55.000 euroko gastua baimentzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren “Enpresa eta profesionalentzako laguntzak, arte eszenikoen arloko ekoizpenetarako” izeneko A20002-A2510-4709-334100 partidaren edo 2017ko beste partida baliokide baten kargura.

4. Foru agindu hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Deialdi honen eta bere oinarri arautzaileen kontra, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Iruñean, 2017ko martxoaren 31n.–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilaria, Ana Herrera Isasi.

ARTE ESZENIKO ETA MUSIKALETAKO PROFESIONALAK NAFARROATIK KANPORA JOATEKO ETA ARTE ESZENIKOETAKO, MUSIKALETAKO ETA PLASTIKOETAKO ARTISTEK ETA PROFESIONALEK AZOKA, JAIALDI ETA EKITALDI PROFESIONALETAN PARTE HARTZEKO LAGUNTZEN 2017KO DEIALDIAREN OINARRI ARAUTZAILEAK

(ARTEM EX-PORTA)

1. Diru-laguntzen xedea, helburua eta aplikazio eremua.

1.1. Deialdiak helburu du banakako ebaluazioaren araubidean arautzea arte eszeniko eta musikaletako profesionalak Nafarroatik kanpora joateko laguntzak eta arte eszenikoetako, musikaletako eta plastikoetako artista, banatzaile eta enpresa profesionalek azoka, jaialdi eta ekitaldi profesionaletan parte hartzeko laguntzak, Nafarroako artearen sektore profesionalari sostengua emateko eta haien proiekzioa Foru Komunitatetik kanpora sustatzeko.

1.2. Deialdiak bi modalitate ditu:

A) modalitatea, arte eszenikoetako eta musikaletako produkzioen mugigarritasun proiektuetarako, Nafarroako konpainiek eta/edo artistek sortuak edo Nafarroako enpresek banatuak badira (hau da, Foru Komunitatetik kanpoko emanaldien kontratazioa).

B) modalitatea, Foru Komunitateko artistek, enpresa ekoizleek eta banatzaileek azoka, merkatu, jaialdi eta bestelako ekitaldi profesionaletan parte hartzeko, arte eszenikoak, musikalak eta plastikoak sustatzekoak badira.

Aurkezten ahal diren proiektuak Nafarroako konpainien, ekoizleen eta/edo artisten arte eszeniko, musikal eta plastikoen produkzioak izanen dira.

1.3. Deialdi honen xede diren jarduerak 2016ko abenduaren 1etik 2017ko azaroaren 17ra bitarte egindakoak izanen dira (biak barne).

2. Onuradunek bete beharreko baldintzak.

Laguntza hauen onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:

2.1. Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak.

2.2. Izan daitezke:

a) Pertsona fisikoak.

b) Ondasun-erkidegoak.

c) Nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate.

d) Merkataritza sozietateak.

e) Nortasun juridikoa duten eta merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten sozietate zibilak.

2.3. Kanpoan gelditzen dira, espresuki:

a) Elkarteak, fundazioak, toki entitateak eta beren erakunde autonomoak, eta Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateen partaidetza duten enpresa publikoak, fundazioak eta sozietate publikoak.

b) Nafarroako Gobernuaren 2017ko aurrekontuetan partida izenduna duten entitateak.

c) Arte ikasketen ikastetxeak, musikako, dantzako eta beste arte arlo batzuetako eskolak eta/edo akademiak.

2.4. Forma juridikoa edozein izanik ere, jarduera eta jaioterria edo helbidea Nafarroako Foru Komunitatean behar duten izan, gutxienez 2016ko urtarrilaren 1etik.

3. Deialdiaren zenbatekoa.

3.1. Deialdiak, guztira, 55.000 euroko diru kopurua izanen du, honela banatuta:

–45.000 euro A modalitateko laguntzetarako.

–10.000 euro B modalitateko laguntzetarako.

3.2. Laguntzen zenbatekoak ezin izanen ditu gainditu honako muga hauek:

A) modalitatea: eskatzaile bakoitzaren laguntza ez da 3.000 eurotik gorakoa izanen.

B) modalitatea: ez da 1.000 eurotik gorakoa izanen azoka, merkatu, jaialdi edo ekitaldi profesional bakoitzeko, eta, gehienez ere, 1.500 eurokoa izanen da eskatzaile bakoitzeko.

3.3. Eskatzaile bakoitzak gehienez ere 4.500 euroko laguntza jasotzen ahalko du deialdi honetan.

3.4. Edozein modalitatetan, diruz lagundutako proiektu bakoitzerako laguntzaren zenbatekoa ez da inola ere izanen onartutako aurrekontuaren %70 baino handiagoa.

Onartutako aurrekontua entitateak aurkeztutako aurrekontua izanen da, baina diru-laguntzan sartzen ez diren gastuei dagozkien diru kopuruak kenduta, deialdi honen 5. oinarrian ezarritakoarekin bat.

3.5. Aipatutako muga horiek betetzen badira, eta, bidezko denean dagokion deskontua eginez, laguntzaren zenbatekoa eskatzaileek eskatutakoa izanen da, aurrekontuan dirua dagoen bitartean.

3.6. Laguntza hauek banakako ebaluazioaren bidez emanen dira, eta espedienteak aurkezten diren hurrenkeran tramitatu eta ebatziko dira, aurrekontuan dirua dagoen artean.

3.7. Onuradunen batek uko egiten badio laguntzari, diru-laguntzarik jaso ez duen hurrengo eskatzaileari emanen zaio, horrek deialdian eskatutako gutxienekoa gainditzen badu, betiere.

3.8. Proposatutako diru-laguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaerakoa baino txikiagoa denean, onuradunari eskatuko zaio eskaera alda dezan, konpromisoak eta baldintzak ematen ahal zaion diru-laguntzara egokitzeko.

Nolanahi ere, eskaera berregitean diru-laguntzaren xedea, baldintzak eta helburuak errespetatu beharko dira, bai eta eskaeretarako ezarritako balorazio irizpideak ere.

Ondoko irizpideei jarraikiz eginen da doikuntza hori:

a) Enpresaren edo profesionalaren beraren baliabideekin (diruz laguntzen ahal den jarduerak sortzen ez dituenekin) eta jardueraren berariazko baliabideekin (cachea, sarreren salmenta...) finantzatzen den kopurua, hasierako eskaeran adierazitakoa, mantendu beharko da.

b) Eskaera berregin ondoren banatzen diren azkeneko diru-laguntzak finkatzean, deialdian ezarritako gehieneko ehunekoak errespetatu beharko dira.

Berregindako proiektuak organo kudeatzailearen adostasuna beharko du, laguntza ematea proposatu aurretik.

3.9. Aurrekontuko diru-kopuruak deialdi honek ezarritako epeetan ahitzen badira, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak itxitzat emanen du eskabideak onartzeko epea, xede horretarako ezarritako funtsak amaitu direlako, Nafarroako Gobernuaren web orrian (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/) eta Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuaren iragarki oholean argitaratuko den ebazpen baten bidez.

4. Eskaeren aurkezpena eta dokumentazioa.

4.1. Laguntza eskaerak, oinarri hauetako I. eranskinean ageri den ereduarekin bat, eta bertan aipatzen diren agiriak nahitaez erantsita, Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan aurkezten ahalko dira, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 30/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako lekuetako edozeinetan, eta Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez. Eskaerak erregistro elektronikoaren bidez tramitatzeko sinadura elektronikoa beharko da.

Postetxean aurkezten diren eskaerak gutun-azal ireki batean aurkeztu beharko dira, lehen orrialdearen idazpuruan agerrarazteko bulegoaren izena, harrera data eta tokia. Argibide horiek eskaera aurkeztu dela frogatzen duen gordekinean ere agertu beharko dira.

4.2. Oinarri arautzaile hauek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurkezten ahalko dira eskaerak, 2017ko urriaren 2ra arte.

4.3. Eskabidearekin batera (I. eranskina), agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Profesionala edo enpresa den kontuan hartuta, agiri hauetako bat:

1) Pertsona fisikoak, ondasun komunitateak edo nortasun juridikorik gabeko beste edozein unitate ekonomiko edo ondare bereiziko unitate izanez gero: nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen kopia –edo, hala bada, nortasun txartelarena– eta pertsonaren edo pertsonen, parte-hartzaileen edo bazkideen identifikazio fiskaleko zenbakia. Jarduera profesionalean 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik ari dela frogatzen duen agiria (EJZko erregistroa).

2) Merkataritza sozietateen forma juridikorik hartzen ez duten eta nortasun juridikoa duten sozietate zibilak izanez gero: sozietatearen kontratuaren kopia eta identifikazio fiskalaren kodearena.

3) Merkataritza sozietateen kasuan: eraketaren edo, hala denean, aldaketaren eskrituraren kopia; Merkataritza Erregistroan egindako inskripzioaren estatutuena eta identifikazio fiskalaren kodearena.

b) Proiektuaren azalpen txostena, II. eranskineko ereduaren araberakoa.

c) Aurrekontu zehaztua. Proiektuaren datu ekonomikoak III. eranskinean bete beharko dira.

Agertokiaren, jaialdiaren edo edozein erakunde publiko nahiz pribaturen finantzaketa jasotzen duten gastuen zerrenda zehaztua ere erantsiko da.

4.4. Aurreko deialdietan parte hartu duten eskatzaileek ez dituzte aurreko puntuko a.1, a.2 eta a.3 ataletan aipatutako agiriak aurkeztu beharko, non ez den agiri horietan aldaketaren bat izan.

4.5. Eskabide ereduak, deskribapen memoria eta eranskinak Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez bete eta tramitatu beharko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/.

4.6. Diru-laguntzarako eskaerak identifikazio datuak jasotzen ez baditu, hala eskatutako laguntzarenak nola pertsona edo entitate eskatzailearenak, nahitaezko dokumentazioa aurkezten ez bada edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 66.1. artikuluan ezarritako baldintzetako bat betetzen ez bada, hamar egun balioduneko epean okerra zuzentzeko edo nahitaezko agiriak aurkezteko eskatuko zaio interesdunari, eta adieraziko zaio hala egiten ez badu eskaerari uko egiten diola ulertuko dela, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 19.3 artikuluak dioen bezala.

4.7. Prozesuko edozein unetan, informazio osagarria eskatzen ahalko zaie eskatzaileei.

5. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak.

5.1. Deialdi honen ondorioetarako, diru-laguntza jasotzen ahalko duten gastuak dira inolako zalantzarik gabe diruz lagundutako jardueraren ezaugarriekin bat datozenak eta oinarri hauetan ezarritako epean egiten direnak. Diru-laguntza jaso dezaketen gastuetan, erosketa-kostua inoiz ez da izanen merkatuko balioa baino handiagoa.

Ondorio horietarako, hauek dira diru-laguntza jaso dezaketen gastuak, modalitatea zein den:

A) modalitatea, arte eszenikoetako eta musikaletako produkzioen mugigarritasun proiektuetarako, Nafarroako konpainiek eta/edo artistek sortuak edo Nafarroako enpresek banatuak badira (hau da, Foru Komunitatetik kanpoko emanaldien kontratazioa).

–Talde tekniko eta artistikoko kideen ostatu gastuak, dietak eta joan-etorrien gastuak, bai eta emanaldirako beharrezkoak diren elementuak garraiatzea ere, gehienez ere kopuru hauek:

  • Ostatua eta dietak: Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartu eta 2012ko 244. NAOn, abenduaren 17an, argitaratutako Erabakian jasotako baldintzetara mugatutako gastuak. Deialdi honen ondorioetarako, dieten gastutzat hartuko dira otordu nagusiei dagozkienak soilik (bazkaria eta afaria).
  • Joan-etorriak: autoa erabiliz gero, zero koma hogeita hamar (0,30) euro km bakoitzeko, gehi autobideko (bidesariak) eta aparkalekuetako gastuak. Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren kostu, erregaia, autobideko gastuak (bidesariak) eta aparkalekua.
  • Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere klase turistako txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da. Joan-etorrien gastuak lotuta badaude emanaldi bat baino gehiago duen bira batekin, talde artistikoak edo artistak joan-etorri bakarra sar dezake kontzeptu horretan.
  • Emanaldirako behar diren elementuak garraiatzea: autoa erabiliz gero, zero koma hogeita hamar (0,30) euro km bakoitzeko, gehi autobideko (bidesariak) eta aparkalekuetako gastuak. Furgoneta edo zamarako beste ibilgailuren bat erabiliz gero, zero koma berrogei (0,40) euro km bakoitzeko, gehi autobideko eta aparkalekuetako gastuak. Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren kostu, erregaia, autobideko gastuak (bidesariak) eta aparkalekua.

Kilometro kopurua kalkulatzeko, abiapuntua egoitza soziala edo pertsona fisikoaren helbidea izanen da. Laguntza eskatzen bada produkzio baten bira egiteko zenbait herritan, tarteko ibilbideak gehituko zaizkio joan-etorriaren distantziari, kilometrajea kalkulatzeko.

B) modalitatea, Foru Komunitateko artistek, enpresa ekoizleek eta banatzaileek azoka, merkatu, jaialdi eta bestelako ekitaldi profesionaletan parte hartzeko, arte eszenikoak, musikalak eta plastikoak sustatzekoak badira.

–Ekitaldira joaten direnek (artistak, konpainia eta/edo enpresa banatzailearen ordezkariak) dituzten ostatu gastuak, dietak eta joan-etorrien gastuak, eta izena emateko gastuak, erakustokiak alokatu eta egokitzea, eta emanaldien edo aurkezpenen gastuak. Gehienez, kopuru hauek:

  • Ostatua eta dietak: Nafarroako Gobernuak 2012ko azaroaren 28an hartu eta 2012ko 244. NAOn, abenduaren 17an, argitaratutako Erabakian jasotako baldintzetara mugatutako gastuak. Deialdi honen ondorioetarako, dieten gastutzat hartuko dira otordu nagusiei dagozkienak soilik (bazkaria eta afaria).
  • Joan-etorriak: autoa erabiliz gero, zero koma hogeita hamar (0,30) euro km bakoitzeko, gehi autobideko (bidesariak) eta aparkalekuetako gastuak. Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren kostu, erregaia, autobideko gastuak (bidesariak) eta aparkalekua.
  • Hegazkina, trena edo beste garraio publikoren bat erabiliz gero, gehienez ere klase turistako txartel arruntaren zenbatekoa ordainduko da.
  • Emanaldirako edo aurkezpenerako behar diren elementuak garraiatzea: autoa erabiliz gero, zero koma hogeita hamar (0,30) euro km bakoitzeko, gehi autobideko (bidesariak) eta aparkalekuetako gastuak. Furgoneta edo zamarako beste ibilgailuren bat erabiliz gero, zero koma berrogei (0,40) euro km bakoitzeko, gehi autobideko eta aparkalekuetako gastuak. Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren kostu, erregaia, autobideko gastuak (bidesariak) eta aparkalekua.
  • Kilometro kopurua kalkulatzeko, abiapuntua enpresaren egoitza soziala edo artistaren helbidea izanen da.
  • Akreditazio gastuak, azoka eta ekitaldi profesionaletan instalatzea eta/edo erakustokia eta bestelako ekipoak alokatzea, inprimatutako materialak eta seinaleak, ekitaldirako berariaz eginak badira (kanpo direla diseinuaren eta/edo maketazioaren gastuak eta komunikazioaren eta publizitatearen beste batzuk).

5.2. Gastu hauetarako ez da diru-laguntzarik emanen:

a) Proiektua garatzeko beharrezkoak ez diren gastuak, edo zenbatekoa modu fidagarrian zehaztu gabe dutenak.

b) Balio erantsiaren gaineko zerga, eskatzaileak berreskuratu edo konpentsatu dezakeena, bai eta antzeko zergak ere.

c) Jardunbide egokiekin eta gardentasunarekin bateragarriak ez diren guztiak.

6. Tramitazio eta ebaluazio organoak.

6.1. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak tramitatuko ditu eskaerak, banakako ebaluazioaren araubidean.

6.2. Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiak izendatutako ebaluazio batzorde batek baloratuko ditu eskaerak. Batzorde horren osatzaileen izenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira. Honako hauek osatuko dute:

a) Batzordeburua: Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria eta, hori izan ezean, zuzendaritza horretako beste zerbitzu bateko zuzendaria.

b) Idazkaria: Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko teknikari bat, hizpidea duela baina botorik ez, eta, hura ez bada, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko teknikari bat.

c) Kontseiluko kideak: Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Ataleko burua, eta, hura ez bada, Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiko buru edo teknikari bat.

7. Balorazio eta esleipen prozesua.

Balorazio eta esleipen prozesua eginen da prozedura honen arabera:

1. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak deialdian onartua izateko betebeharrei buruzko dokumentazioa aztertuko du. Eskatutako dokumentazioa aurkeztu ez bada, 4.6 oinarrian zuzenketa egiteko adierazten dena eginen da.

2. Ebaluazio batzordeak eskaeren banakako ebaluazioa eginen du, eta irizpen lotesle bat emanen.

Ebaluazio prozesu osoan zehar, batzordeak entitateen agerraldia eska dezake, deialdira aurkeztutako proiektuaren gaineko zalantzak argitzeko edo alderdiren bat berresteko.

3. Organo kudeatzaileak, ebaluazio batzordearen irizpen loteslea ikusi ondoren, laguntzak emateko proposamena eginen du.

8. Proiektuen balorazioa.

Irizpide hauek erabiliz baloratuko dira proiektuak, modalitateen arabera:

8.1. A modalitatea (100 puntu).

8.1.1. Proiektuaren ezaugarriak (50 puntu gehienez).

–Emanaldien kopurua:

  • Emanaldi solteak badira: 10 puntu, emanaldi bakoitzeko.
  • Birak badira (gutxienez 4 emanaldi deialdi baten epean): 12 puntu, emanaldi bakoitzeko.

–Agertokien kokalekuak:

  • Foru Komunitatearekin mugakide diren lurraldeetan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Aragoi, Akitania Berria): 5 puntu, agertoki bakoitzeko.
  • Estatuko gainerakoa: 8 puntu, agertoki bakoitzeko.
  • Estatutik kanpo (Akitania Berria izan ezik): 10 puntu, agertoki bakoitzeko.

–Diru-laguntzaren xedeko produkzioarekin lortutako sariak (zuzendaria, autorea...): puntu bat sari bakoitzeko.

8.1.2. Eskaera egiten duen artistaren, enpresa ekoizlearen edo banatzailearen ibilbidea (gehienez 30 puntu).

–Emanaldia: 5 puntu azken 5 urteetan ekoitzitako produkzio garrantzitsu bakoitzeko.

–Ibilbidea: puntu bat konpainiak edo artistak jardunean egindako urte oso bakoitzeko. 10 puntu gehienez.

  • 10 urtetik gora: 10 puntu.
  • 9 urte: 9 puntu.
  • 8 urte: 8 puntu.
  • 7 urte: 7 puntu.
  • 6 urte: 6 puntu.
  • 5 urte: 5 puntu.
  • 4 urte: 4 puntu.
  • 3 urte: 3 puntu.
  • 2 urte: 2 puntu.
  • Urte bat: puntu 1.

–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren azken 5 urteetako deialdietan Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako proiektua.

  • 4 puntu eskatzaileak jasotako diru-laguntza bakoitzeko.
  • Bi puntu, onartu eta diru-laguntzarik gabe utzitako proiektu bakoitzeko (deialdian dirurik ez egoteagatik).

8.1.3. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa (15 puntu gehienez).

–Eskatutako diru-laguntzaren portzentajea, proiektuaren aurrekontu onartu osoa kontuan hartuta.

  • %40 bitarte: 15 puntu.
  • %40tik gora %45 arte: 14 puntu.
  • %45etik gora %50 arte: 13 puntu.
  • %50etik gora %55 arte: 12 puntu.
  • %55etik gora %60 arte: 10 puntu.
  • %60tik gora %65 arte: 7,5 puntu.
  • %65etik gora %70 arte: 5 puntu.

8.1.4. Nafarroako kulturaren hedapena eta euskara erabiltzea (5 puntu).

a) Nafarroako kultura egileen sustapenaz zabaltzea (2 puntu bitarte).

b) Euskararen presentzia proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean (3 puntu bitarte).

8.2. B modalitatea (100 puntu).

8.2.1. Proiektuaren ezaugarriak: (50 puntu gehienez).

a) Azoka, merkatu, jaialdi eta/edo ekitaldi profesionalaren eremua.

–Foru Komunitatearekin mugakide diren lurraldeetan (Euskal Autonomia Erkidegoa, Errioxa, Aragoi eta Akitania Berria): 5 puntu.

Estatuko gainerakoa: 10 puntu.

–Estatutik kanpo (Akitania Berria izan ezik): 15 puntu.

b) Parte-hartze mota (15 puntu gehienez).

–Eguneko asistentzia: 5 puntu asistentziako egun bakoitzeko, eta gehienez ere 10 puntu.

–Asistentzia partekatutako erakustokiarekin: 10 puntu.

–Asistentzia norberaren erakustokiarekin: 15 puntu.

c) Emanaldia edo produkzio artistikoaren lagina (15 puntu gehienez). Kasu horretan, informazio-txostena erantsi beharko da, hauek adierazita: lanaren izena, arlo artistikoa, lanaren fitxa artistikoa eta teknikoa.

–15 puntu lan osoa baldin bada.

–10 puntu lanaren lagin partziala baldin bada.

d) Parte hartzen duen talde artistikoko kideen % (15 puntu arte).

–Eskaera egiten duen artista edo konpainiaren %100 joaten bada: 15 puntu. Konpainiaren edo talde artistikoaren %50etik %100era artekoa joaten bada: 10 puntu.

–Konpainiaren edo talde artistikoaren %50 baino gutxiago joaten bada: 5 puntu.

–Enpresa ordezkaria soilik joaten bada: 5 puntu.

8.2.2. Eskaera egiten duen artistaren, enpresa ekoizlearen edo banatzailearen ibilbidea (gehienez 30 puntu).

–Emanaldia: 5 puntu azken 5 urteetan ekoitzitako eta/edo banatutako produkzio garrantzitsu bakoitzeko.

–Ibilbidea: puntu bat eskaera egiten duen artistak, enpresa ekoizleak eta/edo banatzaileak jardunean egindako urte oso bakoitzeko. 10 puntu gehienez.

  • 10 urtetik gora: 10 puntu.
  • 9 urte: 9 puntu.
  • 8 urte: 8 puntu.
  • 7 urte: 7 puntu.
  • 6 urte: 6 puntu.
  • 5 urte: 5 puntu.
  • 4 urte: 4 puntu.
  • 3 urte: 3 puntu.
  • 2 urte: 2 puntu.
  • Urte bat: puntu 1.

–Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiaren azken 5 urteetako deialdietan Nafarroako Gobernuak diruz lagundutako proiektua.

  • 4 puntu eskatzaileak jasotako diru-laguntza bakoitzeko.
  • Bi puntu, onartu eta diru-laguntzarik gabe utzitako proiektu bakoitzeko (deialdian dirurik ez egoteagatik).

8.2.3. Proiektuaren bideragarritasun ekonomikoa, 15 puntu gehienez.

–Eskatutako diru-laguntzaren portzentajea, proiektuaren aurrekontu onartu osoa kontuan hartuta (BEZa kanpo).

  • %40 bitarte: 15 puntu.
  • %40tik gora %45 arte: 14 puntu.
  • %45etik gora %50 arte: 13 puntu.
  • %50etik gora %55 arte: 12 puntu.
  • %55etik gora %60 arte: 10 puntu.
  • %60tik gora %65 arte: 7,5 puntu.
  • %65etik gora %70 arte: 5 puntu.

8.2.4. Nafarroako kulturaren hedapena eta euskara erabiltzea (5 puntu).

Nafarroako kultura egileen sustapenaz zabaltzea (2 puntu bitarte).

b) Euskararen presentzia proiektuan eta/edo haren zabalkundean eta sustapenean. (3 puntu gehienez).

8.3. Proiektuen balorazioa egin ahal izateko, entitate eskatzaileak deialdi honen II. eranskinean ageri den deskribapen memoriako ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko du; eranskin horretan zehatz-mehatz jasotzen dira irizpide bakoitzaren barrenean baloratu beharreko alderdiak. Informazio ekonomikoa III. eranskinean jasotako informazio ekonomikoari buruzko inprimakian osatuko da.

8.4. Aurreko irizpideak aplikatuta, gehienez ere 100 puntu emanen zaizkio proiektu bakoitzari.

Diru-laguntza jasotzeko, proiektuek 50 puntu lortu beharko dituzte gutxienez.

8.5. Betetzen ez diren datuak edo oker betetzen direnak edo neurriz gainekoak direnak baloraziotik kanpo geldituko dira.

9. Diru-laguntza emateko ebazpena.

9.1. Laguntzak Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez emanen dira, eskaera bakoitza jaso eta biharamunetik hasita gehienez ere hiru hilabeteko epean. Epe hori berariazko ebazpenik argitaratu gabe iraganik, eskaera ezetsitzat joko da.

9.2. Diru-laguntza hau emateko prozedurako ebazpenen jakinarazpen guztiak Nafarroako Gobernuaren web orrian argitaratuko dira (http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/).

Gainera, eskatzaileak berak emandako posta elektronikoaren helbidea baliatuko da eskatzaile bakoitzari jakinarazteko. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko iragarki oholean ere jarriko da deialdiaren ebazpena (Navarrería kalea, 39 Iruña).

9.3. Berariazko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta hilabete bateko epean, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz. Ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariari zuzendua, noiznahi isiltasun administratiboak ondorioak izan eta biharamunetik hasita, administrazio prozedurari buruzko legeriari jarraikiz.

9.4. Deialdi honi buruzko komunikazio oro Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Erregistroaren bitartez bideratu beharko dira (Navarrería kalea, 39, 31001 Iruña), edo Nafarroako Gobernuko Erregistroaren edozein bulegotan aurkeztu, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan ezarritako tokietan eta Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokor Elektronikoan ere.

9.5. Deialdi honi buruz edozein kontsulta egiteko, hura kudeatzen duen organora jo dezakete interesdunek, difusion@navarra.es helbide elektronikoaren bidez edo 848 424686 telefonoaren bidez.

10. Diruz laguntzen diren proiektuen interes soziala, Kultur Mezenasgoaren ondorioetarako.

10.1. Nafarroako Foru Komunitatean kultur mezenasgoa eta haren zerga-pizgarriak arautzen dituen maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legearen 5.1.b) artikuluan xedatutakoarekin bat, deialdi honetan diruz laguntzen den proiektuak interes soziala du foru lege horrek dohaintzei, erabilera mailegu edo komodatuei eta lankidetza-hitzarmenei ezartzen dizkien zerga-pizgarrien aplikazioaren ondorioetarako, baita sozietateen gaineko zergaren araudiak babes-kontratuen ondoriozko publizitate gastuei ezartzen dizkien kenkarien aplikazioaren ondorioetarako ere, onuradunak baldintza hauek betetzen baditu:

–Helbide fiskala Nafarroan izatea, jarduera artistikoak ohikotasunez garatzea eta aurre-aurreko urtean negozio zifraren zenbateko garbia 200.000 eurokoa baino handiagoa ez izatea.

–Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legeari jarraikiz, jarduera artistikotzat hartuko dira ondoko hauek:

  • Bigarren sekzioan sartutakoak (jarduera profesionalak), 86. multzoa, 861. eta 862. taldeak.
  • Hirugarren sekzioan sartutakoak (jarduera artistikoak), 01, 02 eta 03 multzoak.

10.2. Kultur mezenasgorako zerga-pizgarriak aplikatuko dira baldin eta onuradunek maiatzaren 16ko 8/2014 Foru Legean eta aplikatu behar den gainerako araudian ezarritako betebeharrak eta baldintzak betetzen badituzte. Eta zehazki, diruz laguntzen diren proiektuei dagokienez, hurrengo oinarrian ezarritakoez gain, betebehar hauek bete beharko dituzte:

–Mezenasgo eta babesletza modalitate guztien bidez jasotako ekarpenak zehaztea 13 oinarrian aipatzen den azken memorian, eta laguntza horiek diruz lagundutako proiektua gauzatzeko izan duten eragina ebaluatzea.

–Diruz lagundutako proiektuaren babesletza-kontratuen kopia igortzea, honako hauek adierazita: kontratugileen eta kontratua sinatzen dutenen identifikazioa, kontratuaren xedea, iraunaldia eta egikaritze-epea, bai eta babesletzaren onuradunak publizitatearen kontzeptu gisa urte bakoitzean guztira jasoko duen zenbatekoa ere.

–Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilariaren irailaren 16ko 77/2014 Foru Aginduaren 22.2 artikuluan ezarritako betebeharrak betetzea, alegia, frogagiriak luzatzeari eta kasuan kasuko informazioa Nafarroako Zerga Ogasunari bidaltzeari buruzkoak. Foru agindu horren bidez, kultur proiektu eta jarduerak interes sozialekotzat deklaratzeko prozeduraren erregelamendua onetsi zen.

11. Onuradunen betebeharrak.

11.1. Onuradunek (salbu eta pertsona fisikoak direnak) diru-laguntza eman dela jakinarazi eta hilabeteko epean aurkeztu beharko dute diru-laguntzen onuradunek gardentasunari buruz duten betebeharraren aitorpena eta, hala badagokio, eskatzen zaien dokumentazioa, irailaren 11ko 59/2013 Foru Dekretuaren 3. eta 4. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, dekretu horrek Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargurako diru-laguntzen onuradunek dituzten gardentasun betebeharrak arautzen baititu.

Aitorpen eredua eta nahitaezko dokumentazioa Nafarroako Gobernuaren web orriaren bitartez eta oinarri hauen III. eranskinean kontsultatu, bete eta tramitatzen ahalko dira: http://www.navarra.es/home_eu/Servicios/. Bestela, deialdi hau kudeatzen duen Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalaren bidez.

Izan litezkeen zehapenak galarazi gabe, onuradunak informazioa emateko duen betebeharra urratuz gero, ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko, eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

11.2. Deialdi honen barnean diruz laguntzen den proiekturako soilik erabiltzea laguntza eta, oro har, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean ezarritako beharkizunak betetzea.

11.3. Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalean justifikatzea diruz lagundutako proiektua gauzatu dela eta zer gastu egin den.

11.4. Laguntza jasotzen duten proiektuak Nafarroako Gobernuaren lankidetzan egindako proiektuak direla ulertuko da.

11.5. Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalari jakinaraztea proiektuaren garapenean gertatzen den edozein gorabehera, hura gertatu eta berehala, baldin eta proiektua aldatzea ekartzen badu. Proiektuan edozein aldaketa egiteko Kultur Ekintza Zerbitzuaren adostasuna beharko da; zerbitzu horrek baimena emanen du baldin eta aldaketak onetsitako proiektua funtsean aldatzen ez badu, Ebaluazio Batzordearen ustean.

11.6. Diruz lagundutako proiektuen argitalpen guztietan zehaztu beharko da Nafarroako Gobernuaren finantzaketa jaso duela.

Diruz lagundutako proiektuaren egitarauan, afixetan, iragarkietan edo edozein motatako publizitatean Nafarroako Gobernuaren logotipoa erabili beharko dute, eta honako hau deskribatzen duen testu bat ezarri (diruz lagundua).

Logotipoa jartzeko jarraibideak Nafarroako Gobernuaren web orrian kontsulta daitezke (http://www.navarra.es/home_eu/Gobierno+de+Navarra/Simbolo+oficial/), eta/edo Argitalpen Atalean.

Ekitaldia diru-laguntza eman aurretik egin bada, ez da nahitaezkoa izanen logoa jartzea inprimatutako materialean (esku-orriak, kartelak). Hala ere, zabalkunde telematikoan, web orrian eta aldaketa egiteko aukera ematen duen edozein hedabidetan, diru-laguntza eman bezain laster aldatuko da, eta Nafarroako Gobernuaren logoa sartuko, arestian deskribatutako baldintzei jarraituz.

11.7. Noiznahi ere onartzea Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak proiektua gauzatzen ari dela ziurtatzeko egiten duen egiaztapen lana.

11.8. Diruz lagundutako jarduerak finantzatzeko lortutako beste laguntza, diru-laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalari. Jakin bezain laster emanen da horren berri, eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den frogatu baino lehen.

11.9. Egiaztapen eta kontrolak egiteko ahalmenak erabili ahal izan daitezen, kontabilitate liburuak, erregistro eginbidetuak eta gainerako agiriak edukitzea, behar bezala ikuskatuak, onuradunari aplikatu behar zaizkion merkataritzako legeetan eta lege sektorialetan agindutako moduan, eta halaber, deialdietako oinarri arautzaileetan berariaz eskatzen diren kontabilitate orriak eta erregistroak edukitzea.

11.10. Jasotako funtsen aplikazioaren egiaztagiriak, agiri elektronikoak barne direla, behar adina denbora iragan arte gordetzea, egiaztapen eta kontroletan erabili ahal izan daitezen.

11.11. Entitateak ebaluazio txosten bat aurkeztu beharko du proiektua amaituta. Txosten horretan, proiektuaren alderdiak noraino bete diren adieraziko du, hasieran aurkeztutako azalpen txostenean jasotakoarekin alderatuta.

11.12. Kudeaketa lanean konpromiso etikoa begiratzearren, eskatzaileak konpromisoa hartu beharko du, jardun egokiak izateko diruz laguntzen den jardueraren garapenean, bereziki lan eskubide eta betebehar oinarrizkoen esparruan.

12. Ordainketa.

Ordaintzeko moduak hauek izanen dira:

12.1. Oro har:

Oro har, behin entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren ordainduko dira laguntzak.

Proiektua bukatutakoan egin daiteke justifikazio hori, edo partzialki, aurrekontuaren %25, %50, %75 eta %100 betetakoan, hurrenez hurren.

Entitateak ondoko dokumentazioa aurkeztuko du justifikazio partzialean edo bukaerako justifikazioan:

a) Diruz lagundutako jarduera dela-eta, egindako gastuen fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko frogagirien eta egindako ordainketen frogagirien zerrenda zehaztua, zenbakiz zenbaki emana, honako hauek adierazita: hornitzailea/emailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta osoa), ordainketaren data; zerrenda Excel formatuan igorriko da.

b) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko frogagiriak eta egindako ordainketen frogagiriak, diru-laguntzaren helburua betetzen dela frogatzen dutenak.

c) 100 eurotik gorako gastuen ordainketak bankuko ordainagiriaren bidez frogatuko dira. Zenbateko hori edo txikiagoa duten gastuen kasuan, berriz, fakturen bidez edo balio frogagarri bera duten gainerako dokumentuen bidez frogatzen ahalko dira, kasu bakoitzeko ordainagiriak erantsita: bankuko frogagiriak, “ordainduta” zigilua daramaten fakturak, hornitzaileak sinatu eta zigilatuta daudela, edo faktura edo gastua ordaindu dela frogatzen duen beste edozein dokumentu.

d) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, norberaren edo besteren baliabideekin edo beste diru-laguntza batzuekin finantzatu direnean, horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

e) Egindako jarduketak azaltzen dituen memoria laburra.

Dokumentazio hori erregistroan aurkeztuko da eskaerarekin batera, ordainketa partzial bakoitza baino lehen edo ordainketa osoa eskatzean.

Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak aldeko txostena eman ondoren ordainduko da laguntza.

12.2. Konturako ordainketak:

Konturako ordainketak egiten ahalko dira, entitate onuradunak diruz lagundutako jarduera egin duela justifikatu ondoren.

Entitateak ondoko dokumentazioa aurkeztuko du justifikazioetan:

a) Gastuen fakturen edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko frogagirien zerrenda zenbakitu eta zehaztua, honako hauek adierazita: hornitzailea/emailearen izena, IFZ, kontzeptua, fakturaren zenbakia eta data, zenbatekoa (BEZarena, PFEZarena eta osoa); zerrenda Excel formatuan igorriko da.

b) Orobat, aurkeztuko dira egindako gastuen fakturak edo merkataritzako trafiko juridikoan froga balioa edo eraginkortasun administratiboa duten balio bereko frogagiriak, diru-laguntzaren helburua betetzen dela frogatzen dutenak.

c) Jarduerak, deialdi honetako laguntzez gain, baliabide berekiekin, besteren baliabideekin edo beste diru-laguntza batzuekin finantzatu direnean, diru-laguntza horien zenbatekoa eta jatorria frogatu beharko dira (horien zerrenda zenbakitu eta zehaztua aurkeztuz) eta, orobat, funtsak diruz lagundutako jarduerei aplikatu zaizkiela.

d) Egindako jarduketak azaltzen dituen memoria laburra.

Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalak aldeko txostena eman ondoren ordainduko da laguntza.

12.3. Salbuespenez:

Salbuespenez, jarduera gauzatu aurretik ordaintzen ahalko dira laguntzak, emandako diru-laguntzaren %50 aurreratuta, gehienez ere.

Horretarako, entitateak Arte Sorkuntzaren eta Hedapenaren Atalari eskatu beharko dio, diru-laguntzaren helburuak betetzeko funtsik ez duela frogatzeko dokumentazio egokia aurkeztuz: egoera-balantzea edo diruzaintzako egoera-orria, ordaintzeko dauzkan gastuak eta jasotzeko dauzkan ordainketak (hilabetez hilabete xehakatua), proiektuarekin lotutakoak.

13. Justifikatzeko epeak eta modua.

13.1. Aurreko atalean aipatutako ordainketa moduen artean zein aukeratzen den ere, diru-laguntzaren likidaziorako onuradunek ondotik aipatzen diren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte proiektua amaitu eta bi hilabeteko epean; betiere, azken eguna 2017ko azaroaren 27a (data hori barne) izanen da. Laguntza ematea onartzen den unean diru-laguntzaren xede den bira bukatua dutenek edo azoka/merkatu/ekitaldi profesionalera joan direnek, laguntza onartu eta bi hilabeteko epean aurkeztu beharko dute dokumentazioa. Betiere, azken eguna 2017ko azaroaren 27a izanen da.

Aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda:

a) Proiektuaren amaierako memoria.

b) Proiektuan egindako jarduerei buruzko ebaluazio txostena.

c) Elementu inprimatuak eta publizitatekoak eta/edo zabalkundea egiteko erabili diren web orrietarako lotura.

d) A modalitaterako: emanaldiaren kontratuak edo ziurtagiriak.

B modalitaterako: erakunde antolatzaileak emandako asistentziaren ziurtagiria, edo, bestela, joandakoen zerrenda ofiziala.

e) 12.1. oinarrian adierazitako dokumentazioa.

13.2. Ezarritako epean, edo zuzenketak egiteko ematen den epean, justifikatu ezean, justifikatu gabeko gastuei dagokien diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da.

13.3. Diruz lagundutako proiektua egin dela justifikatu beharko da. Halaber, ordainketaren justifikazioek emandako diru-laguntzaren zenbateko osoa jaso beharko dute.

13.4. Laguntzaren azken likidazioa egiteko, laguntzaren kontzesioan aipatzen den portzentajea aplikatuko zaie onartutako gastuen frogagiriei, jarduera egin eta gero onartutakoei, ordainketaren frogagiriak baditu.

14. Beste diru-laguntza batzuk jasotzea eta haiekiko bateragarritasuna.

14.1. Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzarekin batera, helburu bera duten beste batzuk ere jaso daitezke, beste administrazio publiko batzuenak, beste entitate pribatu edo publiko batzuenak edo partikularrenak.

14.2. Diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide propio batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

14.3. Diru-laguntza hauek bateragarriak dira merkatu bateratuarekin, Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 Erregelamenduaren 53.2.d) artikuluari jarraikiz. Erregelamendu horren bidez, merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk finkatu ziren, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz.

15. Itzulketa.

Onuradunak proiektua gauzatu dela behar bezala justifikatu ezean, ordaindutako laguntza osorik edo hein batean itzul dezala eskatuko zaio, bai eta diru-laguntza ordaindu zenetik dirua itzultzen duen egunera arte sortutako berandutze-interesak ordaintzeko ere, proportzionaltasun irizpideari jarraituz eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Legearen 35. artikuluarekin bat.

16. Arau-hausteak eta zehapenak.

16.1. Arau-hauste eta zehapenetarako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen IV. tituluan xedaturikoa aplikatuko da.

16.2. Zehapen prozedura Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan ezarritakoa izanen da.

17. Diru-laguntzen araubide orokorra.

Oinarri arautzaile hauetan espresuki ezarrita ez dagoen orotan, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak xedatutakoa aplikatuko da, bai eta aplikatu beharreko gainerako arauak ere.

18. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen kontrako errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Eskabide eredua.

II. ERANSKINA

Deskripzio memoria emanaldiak kontratatzeko Foru Komunitatetik kanpo.

III. ERANSKINA

Mugigarritasunaren aurrekontua (kontratazioa).

Deskargatu beharreko artxiboak PDF formatuan daude.

Iragarkiaren kodea: F1704329