83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

2017ko ekitaldiko aurrekontua. Behin betiko onespena

Aezkoako Batzarre Nagusiak, 2017ko otsailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, gehiengo osoa zuela, 2017ko ekitaldirako aurrekontu orokor eta bakarra.

Onespen hori 2017ko 44. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 3an, eta ez da alegaziorik aurkeztu. Hortaz, aurrekontua behin betiko onetsita gelditu da, honako hauei jarraituz: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Legearen 272. artikulua eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikulua.

Hona hemen aurrekontuaren laburpena, kapituluz kapitulu:

GASTUAK:

1. kapitulua: 213.910,00 euro.

2. kapitulua: 211.880,00 euro.

4. kapitulua: 49.400,00 euro.

6. kapitulua: 363.624,30 euro.

Gastuak, guztira: 838.814,30 euro.

SARRERAK:

3. kapitulua: 79.300,00 euro.

4. kapitulua: 195.864,30 euro.

5. kapitulua: 358.500,00 euro.

7. kapitulua: 205.150,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 838.814,30 euro.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Ariben, 2017ko martxoaren 30ean.–Batzarreko burua, Félix Jamar Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L1704283