83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Merkataritza ez egonkorraren gaineko udal ordenantza, eta kontzeptu horri dagokion tasa

San Adriango Udalak, 2017ko martxoaren 29an egin osoko bilkuran, honako testu hau duen erabakia hartu zuen:

Lehendabizikoa.–Hasiera batez onestea San Adriango merkataritza ez egonkorraren gaineko udal ordenantza, eta kontzeptu horri dagokion tasa.

Bigarrena.–Espedientea jendaurrean edukitzea eta interesdunari entzutea, gutxienez ere 30 eguneko epean, erreklamazioak eta iradokizunak aurkez ditzaten, hura argitara emanez ediktu-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean. Dena dela, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez badu, eta argitara emanen, behin betiko testuarekin batera, Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Hirugarrena.–Igor bedi erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara, behar diren ondorioak izan ditzan.

San Adrianen, 2017ko martxoaren 29an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1704336