83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIAN

Aurrekontuko 16/2016 aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2017ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).

Aldaketaren xehetasuna: Aurrekontuko 16/2016 aldaketa, lotura juridikoaren aldetik maila desberdinetakoak baina gastuen arlo berekoak diren aurrekontuko aplikazioen arteko kreditu-transferentzian oinarritua, 16/2016 aldaketa tramitatzea arrazoitzen duena San Adriango Udalaren 2016ko ekitaldiko gastuen aurrekontuan.

Finantzaketa behar duen aplikazioa:

16110 2210100.–Ur hornidura: 2.000,00 euro.

Kreditua lagatzen duen aplikazioa:

1621 2270900.–Edukiontziak kentzea: 2.000,00 euro.

Guztira: 2.000,00 euro.

Aldaketa, guztira: 2.000,00 euro.

San Adrianen, 2017ko martxoaren 16an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1704316