83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PUIU

Udalkideen konpentsazio ekonomikoa

Puiuko Udalak, 2017ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, udalkideen konpentsazio ekonomikoaren araubideari buruz:

ERABAKI DA:

Udalkideen konpentsazioaren/ordainsariaren araubidea aldatzea, eta honako hauei jarraikiz onestea:

Lehenbizikoa.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea, ordainsari hauek onetsi baitira udalkideendako, Udalaren osoko bilkuretara joategatik:

–250 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 1.000 euro urtean.

Bigarrena.–Udalkideen ordainsari eta bilkura-sarien araubidea ezartzea, ordainsari hauek onetsi baitira udalkideendako, informazio batzordeetara edo Udalaren funtzionamendurako beharrezkoak diren barne bilkuretara joategatik:

–100 euro bilkura bakoitzeko, eta gehienez ere 700 euro urtean.

Hirugarrena.–Alkateari gehienez ere 6.000 euro ordaintzea urtean, bere karguan aritzeagatik sortutako gastuen kalte-ordain gisa.

Laugarrena.–Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan aritzeko egiazko gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala justifikatzen badira, eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintza eta zenbatekoen arabera.

Borzgarrena.–Aitzineko zenbakietako zenbatekoak urtero egokituko dira, Toki Ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondotik dagokien zenbatekoa eta banaketa-formula dagozkien ekitaldietarako ezartzen dituen Foru Legean ezarritakoarekin bat.

Kontzeptu guztien baturak ez du aipatu legeak finkatutako zenbatekoa gaindituko, milakoak gorantz biribilduta.

Seigarrena.–Xedatzea erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta entitatearen iragarki-oholean argitara dadila.

Horrenbertzez, erabaki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udal honen iragarki-oholean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Puiun, 2017ko apirilaren 4an.–Alkate udalburua, Nekane Salaberria Echeverría.

Iragarkiaren kodea: L1704313