83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Datu pertsonalak dituzten fitxategiak sortzea

Erriberriko Udaleko alkateak, gaurko egunarekin, honako ebazpen hau eman du,

313/2017 Ebazpena.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak bere 20. artikuluan xedatzen duenez, administrazio publikoen fitxategiak sortu, aldatu eta deuseztatzeko nahitaezkoa da xedapen orokor bat, Estatuko Aldizkari Ofizialean edo kasuan kasuko aldizkari ofizialean argitaratua.

Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduak (abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) indarra hartuta, berritasun batzuk izan dira, 53. eta 54. artikuluen bidez, xedapenaren moduari eta edukiari dagokienez; hartara, nabarmentzen da fitxategiaren tratamendu sistema zehaztu beharra, izaten ahal baita automatizatua, automatizatu gabea edo partez automatizatua.

Esleiturik ditudan eskumenak erabiliz eta lege horren 20. artikuluan eta hura garatzeko Erregelamenduaren 52. artikuluan ezarritakoa bete beharrez,

EBATZI DUT:

Lehenbizikoa.–Erriberriko Udaleko fitxategia da Alkatetzaren ebazpen honen eranskinekoa.

Bigarrena.–Alkatetzaren ebazpenaren I. eranskineko fitxategia sortu da, 15/1999 Lege Organikoaren 20. artikulua eta hura garatzeko Erregelamenduaren 54.1 artikulua bete beharrez.

Hirugarrena.–Alkatetzaren ebazpenaren eranskinean ageri den fitxategia xedapen orokorren eta zehazten diren jarraibideen bitartez arautuko da eta, betiere, aplikatzen ahal zaizkion legezko eta erregelamenduzko goragoko arauen mendean egonen da.

Laugarrena.–15/1999 Legea garatzeko Erregelamenduaren 55. artikulua bete beharrez, fitxateg iak jakinarazi eginen dira, Datuak Babesteko Erregistro Orokorrean inskriba daitezen; horretarako hogeita hamar eguneko epea izanen da, Alkatetzaren dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Bosgarrena.–Alkatetzaren ebazpen honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

1. Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, hura jakinarazi eta biharamunetik hasita.

2. Administraziorekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo,

3. Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Erriberrin, 2017ko apirilaren 4an.–Alkatea, Andoni Lacarra García.

I. ERANSKINA

Fitxategi sortu berria

ZAINTZA FITXATEGIA

Azalpena

Zaintza fitxategi informatizatua

Tratamendu sistema

Fitxategi informatizatua

Maila

Oinarrizkoa

Xedeak eta erabilerak

Eremuen zaintza eta kontrola

Ukituak

Zaindutako eremuetan sartzen diren pertsonak

Datuak nola biltzen diren

Interesdunen edo haien ordezkarien bidez

Bilketan erabiltzen den euskarria

Bideo grabazioa

Datuen komunikazioa

Segurtasun kidegoak, epaileak eta epaitegiak

Nazioarteko transmisioak

Ez dago aurreikusia

Unitate arduradunak

Toki erakundea

Fitxategian sartu, datuak zuzendu, ezabatu eta haien kontra jotzeko eskubideak non erabili:

toki entitatearen udal bulegoetan.

FITXATEGIAN BILDUTAKO DATUEN EZAUGARRIAK

IDENTIFIKAZIO DATUAK

Ahotsa/Irudia

Iragarkiaren kodea: L1704291