83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Udal ordenantza, eremu publikoa terrazekin okupatzea arautzen duena. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2017ko martxoaren 16an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen eremu publikoa terrazekin okupatzea arautzen duen ordenantza.

Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, dagokion espedientea jendaurrean egonen da, Udal Idazkaritzan, 30 egun naturalean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta interesa dutenek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Mañerun, 2017ko martxoaren 29an.–Alkate udalburua, Javier M.ª Zugaldía Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L1704284