83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Zizur Zendeako Udalak, 2016ko azaroaren 9an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren kirol instalazioak erabiltzeko 2017ko prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da eta Udalaren oholean paratzen, hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea Udal Idazkaritzan aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 13.5 artikuluari jarraikiz, eta ohartarazten da ezen, aipatu epean inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, ordenantzaren aldaketa hori behin betiko bihurtuko dela, haren edukia argitaratu ondoan, eraginkortasun juridikoa izan dezan, Foru Komunitateko edo Estatuko administrazioek hura aurkaratzeko duten epea iragandakoan.

Gazolatzen, 2017ko martxoaren 22an.–Alkatea, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.

Iragarkiaren kodea: L1704299