83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Udal ordenantza, 5.000,00 eurorainoko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duena. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 5.000,00 eurora arteko fakturetan faktura elektronikoa aurkeztu beharretik salbuestea arautzen duen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2017ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1704286