83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aurrekontuko 8/2016 aldaketa. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2017ko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2016ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 8/2016 espedientea, funtzio talde ezberdineko partiden arteko kreditu transferentzia baten bidezkoa.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216 artikuluarekin bat, 202 eta 204. artikuluetan aipatzen diren aurrekontuei dagozkien tramiteak eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzak errespetatu behar dira espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, espedientea Udal Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean paratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatutako jendaurreko aldia iragan ondoan.

Caparroson, 2017ko martxoaren 30ean.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1704285