83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko 2017ko zerga

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2017ko maiatzaren 21ean bukatuko dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergagatik 2017. urteari dagozkion kuotak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak La Caixako edozein bulegotan ordain daitezke, ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2017ko apirilaren 12an iraganen dira kontuetara.

Borondatez ordaintzeko epe hori iraganez gero, Diru-bilketaren gaineko Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak ezarriko dira eta tramiteak eginen dira premiamendu bidez kobratzeko.

Altsasun, 2017ko apirilaren 4an.–Alkatea, Javier Ollo Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1704337