83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, Cortesko udal mugarteko “El Valle-Valdenavarro” haize-parkeari buruzkoa. SCE01099 espedientea.

Enpresaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren ekainaren 4ko 1212/2012 eta 1213/2012 Ebazpenen bidez, “Valdenavarro” eta “El Valle I+D” haize-parkeen proiektua onetsi zen eta haien onura publikoaren adierazpena egin zen. Sustatzailea Gamesa Energía SAU da.

2017ko apirilaren 7an, Gamesa Energía SAUk agiri bat aurkeztu du aldaketa hauek eskatzeko:

–“El Valle-Valdenavarro” haize-parkearen izen berria (SCE01099 espedientea).

–46,2 MW-ko potentzia, guztira.

–G132 haize-sorgailu modeloa, 3,3 MW-koa.

Sektore elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da Gamesa Energía SAUren eskaera.

Eta hori aditzera ematen da orok jakin dezan eta espedientea aztertzeko aukera izan dadin Garapen Ekonomikorako Departamentuko Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1-5. solairua, Iruña).

Interesdunek alegazioak aurkezten ahal dituzte iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean. Departamentu honetan aurkeztuko dira, edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorraren bulegoetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako erregistro edo bulegoetan.

Iruñean, 2017ko apirilaren 11n.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.

Iragarkiaren kodea: F1704668