83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak apirilaren 5ean emandako 109/2017 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez 2017ko udan irakasleek prestakuntza ikastaroak atzerrian egiteko laguntzen deialdia onesten da.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 341586.

Lehena.–Onuradunak.

Nafarroako Foru Komunitateko Haur, Lehen edo Bigarren Hezkuntzako edo Lanbide Heziketako ikastetxe batean edo hizkuntza eskola ofizial batean atzerriko hizkuntzak (ingelesa, frantsesa edo alemana) edo atzerriko hizkuntzetan (British, IIP, FIP, AIIP, Bigarren Hezkuntzako programa eleaniztuna eta atal elebidunak) irakasten duten irakasleak.

Bigarrena.–Xedea.

Hezkuntza Departamentuak gehienez 34 laguntza emateko deialdia egin du, 2017ko udan prestakuntza ikastaroak egiteko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Esteka honetan eskura daitezke:

http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/6867/Convocatoria-de-ayudas-a-la-formacion-del-profesorado-en-el-extranjero-verano-2017

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Guztira 34 laguntza emanen dira. Horietatik 24 sare publikoko irakasleentzat gordetzen dira (ingeleseko 19, frantseseko 3 eta alemaneko/italierako 2), eta 10 sare itunduko irakasleentzat (ingeleseko 8, frantseseko 1 eta alemaneko 1).

Laguntzen xedea da matrikularen eta ostatuaren oinarrizko kontzeptuak finantzatzea.

Gehienez ere 1.000 euroko laguntza emanen da.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iruñean, 2017ko apirilaren 6an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

Iragarkiaren kodea: F1704837