83. ALDIZKARIA - 2017ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

LEHENDAKARITZAKO, FUNTZIO PUBLIKOKO, BARNEKO ETA JUSTIZIAKO DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Gora jotzeko errekurtsoa, koordinazioko operadore laguntzailearen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko deialdien aurka.

Koordinazioko operadore laguntzailearen lanpostuetan aritzeko izangaien bi zerrenda hautaproben bidez osatzeko prozeduran (bata, prestakuntzarako zerbitzu berezietan aritzeko, eta bestea, aldi baterako kontratazioak egiteko), Daniel Zoco Lampreabe jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 25eko 202/2017 Ebazpenaren aurka (haren bidez, 2017ko 28. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 9an, argitaratutako deialdia onetsi zen).

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2017ko apirilaren 11n.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1704738