2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAKANAKO MANKOMUNITATEA
2017ko aurrekontua. Hasierako onespena
Sakanako Mankomunitatearen Batzar Orokorrak, 2017ko apirilaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2017ko aurrekontuaren espedientea, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lakuntzan, 2017ko apirilaren 3an.–Lehendakaria, Aitor Karasatorre Mugurutza.
Iragarkiaren kodea: L1704287