82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

56/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 27koa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Inmaculada de las Cuevas Terán andrea, Obren I. Ataleko burua, kargutik kentzea xedatzen duena.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarriko 2. idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapenak indarrik gabe uzten ahal dituela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 3. artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Inmaculada de las Cuevas Terán andrea, Garapen Ekonomikorako Departamentuko Obren I. Ataleko burua, kargutik kentzea.

2. Foru agindu hau interesdunari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2017ko martxoaren 27an.–Garapen Ekonomikorako kontseilaria, Manuel Ayerdi Olaizola.

Iragarkiaren kodea: F1704236