82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Laburpena, gizarte-larrialdietarako 2017ko laguntzen oinarri arautzaileena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 343167.

Vianako Udalak, 2017ko otsailaren 16an egin osoko bilkuran, gizarte-larrialdian diren pertsona edo familiei 2017an prestazio ekonomiko zuzenak emateko deialdiaren oinarri arautzaileak onetsi zituen.

Lehena.–Onuradunak: larrialdietarako laguntza hauek norbanakoek, familiek eta bizikidetzako familia-unitateek eskuratzen ahalko dituzte, gizarte-bazterketa egoeran daudenean edo horretarako arriskua dutenean, 4. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Bigarrena.–Xedea: ekonomikoki laguntzeko tresna bat sortzea, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Gizarte Lan profesionalaren osagarri, Vianan bizi diren pertsona eta/edo familientzat, baldin eta, ekonomiaren eta/edo gizarte eta osasunaren arloetan premia egiaztatuak izanik, gizarteratzeko oinarrizko beharrei aurre egiteko zailtasun handiak badituzte.

Krisi egoeretan esku-hartzea, inguruabar horiek okerragora egin ez dezaten edo kroniko bilaka ez daitezen.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

http://www.viana.es/ayuntamiento/transparencia/subvenciones-2/convocatorias-de-subvenciones/

Laugarrena.–Zenbatekoa: laguntzetarako dagoen diru zenbateko osoa: 32.400 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea: larrialdi sozialean daudenendako prestazio ekonomikoko eskabideak Vianako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan aurkeztuko dira urte batean zehar, abenduaren 30a arte, aurrekontuan behar den dirua badago.

Vianan, 2017ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1704803