2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Laburpena, 2017. urtean merkataritza eta turismo jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiarena
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/index): BDNS (identifikazioa): 343415.
San Adriango Udalak, merkataritza eta turismo jarduerak antolatzeko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi ditu, merkataritzako eta turismoko elkarteek herrian merkataritza eta turismoa bultzatzeko antolatzen dituzten ekitaldietarako, baldin eta, udal eskumeneko jarduerei laguntzen badiete eta/edo haiek ordezten badituzte.
San Adrianen, 2017ko urtarrilaren 27an.–Alkate udalburua, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1704902