2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Aurrekontuko 15/2016 aldaketa. Behin betiko onespena
Aurrekontuko aldaketaren hasierako onespenaren erabakia 2017ko 38. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an, eta jendaurreko epean inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan. Hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Aldaketaren xehetasuna: “Aurrekontuko 15. aldaketa, San Adriango Musika Eskola erakunde autonomoaren 2016ko ekitaldiari dagokion aurrekontuan”, lotura juridikoaren aldetik maila desberdinetakoak baina gastuen arlo berekoak diren aurrekontuko aplikazioen arteko kreditu-transferentzian oinarritua.
–Finantzaketa behar duten aplikazioak:
3261 1600000. Gizarte Segurantza: 1.166,80 euro.
–Kreditua lagatzen duten aplikazioak:
3261 2130000. Musika-tresnak zaindu eta konpontzea: 481,20 euro.
3261 2200000. Bulegoko material arrunta: 85,60 euro.
3261 2269900. Musika eskolaren jardunaldiak: 450,00 euro.
3261 2302000. Dietak: 150,00 euro.
Guztira: 1.166,80 euro.
San Adrianen, 2017ko martxoaren 16an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.
Iragarkiaren kodea: L1704312