82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Alkatetzaren 113/2017 Dekretua. Udal bulegoetako langileek lanik egin behar ez duten jaiegunen 2017ko egutegia

Ikusirik 746/2016 Ebazpena, ekainaren 17koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2017ko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena, eta ikusirik udal honetako langile administrariek aurkeztu lan egutegiaren proposamena, indarra duen legediak emandako eskumenen indarrez,

ERABAKIA:

1.–Honako egun hauek jaiegun izanen dira eta haietan itxita egonen dira udal bulegoak:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Otsailaren 3a: Herriko festa-San Blas.

–Apirilaren 13a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 14a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 17a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Uztailaren 24a eta 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 14a eta 15a: abuztuko Andre Maria.

–Irailaren 4tik 8ra: herriko festak.

–Urriaren 12a eta 13a: Espainiaren Jai Nazionala.

–Azaroaren 1a: Omiasaindu.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri.

Orobat, urteko larunbat guztiak ez dira lanegunak izanen.

2.–Azkoiengo Udalaren bulegoetako urteko lanorduen banaketa egin da: lanaldia zazpi ordu eta hogei minutukoa izanen da egunero, 7:30etik 15:30era bete beharrekoa, astelehenetik ortziralera.

3.–Honako hauek izanen dira jendea hartzeko orduak udal bulegoetan: goizeko hamarretatik arratsaldeko ordu bi eta erdiak arte, astelehenetik ortziralera.

4.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

5.–Erabaki edo egintza honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahalko da, jurisdikzio horretako organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazpen hau egin eta biharamunetik hasita edo, aitzinetik eta hautara, ondoko bi errekurtso hauetako bat:

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako erabakia edo egintza jakinarazi edo argitaratzen denetik hasita, edo

–Berraztertzeko errekurtsoa, erabakiaren edo egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, errekurritutako egintza edo erabakia argitaratu edo jakinarazten denetik hasita.

Azkoienen, 2017ko apirilaren 4an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1704319