1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
24/2017 FORU DEKRETUA, apirilaren 12koa, Rita Mercedes Martínez Pérez andrea Lodosako notario izendatzen duena.
Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2017ko otsailaren 10eko Ebazpenaren bidez (otsailaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) hutsik dauden notariotzak hornitzeko lehiaketa deitu zen.
Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten notarioak izendatzeko eskumena.
Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita hura ebazten duen aipatu zuzendaritza nagusiaren 2017ko martxoaren 16ko Ebazpena ere, horren bidez ebatzi baitzen hutsik dauden notariotzak hornitzeko lehiaketa (martxoaren 27ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta atxiki baitzitzaion Rita Mercedes Martínez Pérez andrea Lodosako notariotzari.
Bidezkoa da, hortaz, aipatu notarioa izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.
Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko apirilaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,
DEKRETATU DUT:
1. Rita Mercedes Martínez Pérez andrea Lodosako notario izendatzea.
2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Foru dekretu hau interesdunari, Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Notarioen Elkargoari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari jakinaraztea.
Iruñean, 2017ko apirilaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1704741