82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORONTZE

Oihan enkantea

Orontzeko Udalak, behar bezala baimendurik, gutun-azal itxiaren bidezko enkante publikoa eginen du, oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra.–Zimista eta Soraberta alderdian; erauzi beharreko bolumena: 804 m³. Honelaxe banatuta: Douglas izeia: 494 m³; Lawson altzifrea: 122 m²; izei gorria: 81 m³; Atlasko zedroa: 56 m³; larizio pinua: 36 m³; ler gorria: 15 m².

Hasierako prezioa: 6.226,67 euro.

Baldintza teknikoen eta ekonomiko-administratiboen agiriak: Orontzeko udal idazkaritza.

Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Orontzeko udal idazkaritzan (Ezkarozeko Udalaren egoitza, Arrotxapea kalea, 10. zenbakia), iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hamabosgarren egun naturaleko 12:00ak arte. Azken eguna larunbatarekin baldin bada, epea hurrengo asteleheneko 12:00ak arte luzatuko da.

Proposamenak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatzen den egunean, 12:15ean.

Orontzen, 2017ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Cecilia Pena Aznárez.

Iragarkiaren kodea: L1704824