2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRAÑETA
Aurrekontuko 1/2017 aldaketa. Hasierako onespena
Irañetako Udalak, 2017ko apirilaren 4an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2017ko aurrekontuan aldaketa egiteko 01/2017 espedientea.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (haren bidez garatu zen Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan).
Uharte Arakilen, 2017ko apirilaren 5ean.–Alkate udalburua, Juan Ángel Beraza Gastesi.
Iragarkiaren kodea: L1704308