82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Laburpena, laguntzen deialdiarena, larrialdiko laguntza humanitarioko eta/edo ekintza humanitarioko proiektuak finantzatzeko diru-laguntzak emateko, 2017. urtean

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 343230.

Xedea: larrialdiko laguntza humanitarioko eta/edo presako ekintza humanitarioko proiektuak finantzatzea; hain zuzen ere, hondamendi naturalak, gerrak edo horien ondorioak izaten direnean, edo oinarrizko lehengairik gabe gelditzean edo edozein eratako hondamenak gertatzen direnean. Lizarrako Udalak laguntzak emateko araubidea ezartzea, larrialdiko laguntza humanitarioa eta/edo ekintza humanitarioa xede nagusi duten proiektuetarako 2017an. Laguntza horiek kontu-sail honen kargura ordainduko dira: 2399-489000, “Hondamendietarako eta elkarbizitza sustatzea xede duten ekimenetarako laguntzak”, 2017. urtean. Xede horretarako, 5.950,00 euro izanen dira gehienez.

Lizarran, 2017ko apirilaren 12an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.

Iragarkiaren kodea: L1704807