82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Hirigintzako Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa hirigintzako araudian, APA-7 enpresa parkeari dagokionez. Hasierako onespena

Lizarrako Udalak 2017ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako Udal Planeko antolamenduko determinazio xehakatuen aldaketa hirigintzako araudian, APA-7 enpresa parkeari dagokionez, Lizarra-Allo NA-122 errepidean kokatua (antzinako S-5 sektorea). Sustatzailea, Lizarrako Udala.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.3 eta 74. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Lizarran, 2017ko apirilaren 12an.–Alkatea, Emma Ruiz Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1704748