82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, 2017ko euskarazko udako kanpaldietarako diru-laguntzen deialdi publikoarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 342789.

Oltza Zendeako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko martxoaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen onestea “2017ko udako euskarazko kanpaldietarako diru-laguntzen deialdi publikoa”.

Lehena.–Onuradunak.

LHko edo DBHko ikasleak, laguntza eskaera egin eta gutxienez ere urtebete lehenagotik Oltza Zendean erroldatuta daudenak, eta zer ikastarotarako eskatzen den laguntza, hark dirauen bitartean.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzen xedea da hein batean finantzatzea D ereduko ikasleentzat antolatzen diren euskarazko kanpaldietan parte hartzearen gastuak; horietan edukiak ludikoak, kirol arlokoak eta/edo natura arlokoak izanen dira.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://ayuntamientoolza.com

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 1.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaera horiek irailean aurkeztuko dira.

Oltza Zendean, 2017ko apirilaren 12an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1704764