2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLTZA ZENDEA
Laburpena, 2017an denden errotulazioan euskara erabiltzeko diru-laguntzen deialdiarena
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (identifikazioa): 342754.
Oltza Zendeako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko martxoaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen onestea “2017an denden errotulazioan euskara erabiltzeko diru-laguntzen deialdia”.
Lehena.–Onuradunak.
Oltza Zendeako dendak.
Bigarrena.–Xedea eta helburua.
Diru-laguntzak ematea beren denden errotulazioan euskara erabiltzen duten herriko dendariei.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
http://ayuntamientoolza.com
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 1.000,00 euro.
Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 2017ko urriaren 31ra arte egonen da irekita.
Oltza Zendean, 2017ko apirilaren 12an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.
Iragarkiaren kodea: L1704763