82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Laburpena, 2016/2017 ikasturtean euskararen ikaskuntza sustatzeko beken deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index): BDNS (Identifikazioa): 342715.

Oltza Zendeako Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2017ko martxoaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen onestea “2016/2017 ikasturtean euskararen ikaskuntza sustatzeko beken deialdia”.

Lehena.–Onuradunak.

Oltza Zendeako herritarrak, gutxienez ere sei hilabete lehenagotik udal-mugarte horretan egiazki bizi direnak.

Bigarrena.–Xedea eta helburua.

Laguntzak izanen dira udal honek antola ezin ditzakeen ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetan parte hartzen duten pertsonentzat, eta, arrazoi objektiboak direla medio, eskatzaileak joan ezin diren ikastaro, barnetegi edo ikastaro trinkoetarako.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://ayuntamientoolza.com

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 1.000,00 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 2017ko irailaren 28ra arte egonen da irekita.

Oltza Zendean, 2017ko apirilaren 12an.–Alkatea, Moises Garjon Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1704762