82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOZAR

Laburpena, 2017ko euskarazko udako kanpaldietarako laguntza ekonomikoen deialdiarena

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 343108.

1. Xedea.

Deialdi honek arautzen dituen diru-laguntzen xedea da euskara hutsez egiten diren kanpaldietan parte hartzeak sortzen dituen gastuak, neurri batean, finantzatzea.

2. Eskaerak aurkezteko epea eta lekua.

Eskaerak aurkeztea: 2017ko irailean (epe luzaezina), udal erregistroan; eskabide sinatua, eta honako agiri hauek:

–Eskatzailearen NANaren fotokopia (kanpaldian parte hartu duen adingabearen ama, aita edo legezko tutorearena).

–Adingabeak zein ikastetxetan ikasten duen, hango eskolatze ziurtagiria, non agertuko baitira ikastetxearen izena eta hizkuntza eredua.

–Kanpaldia antolatzen duen entitatearen ziurtagiria, non kanpaldiaren baldintzak zehaztuko baitira –euskarari emandako tratamendua eta hizkuntza helburuak, iraupen datak, jardueren programa edo liburuxka, prezioa–, bai eta bertan egon izanaren ziurtagiria ere.

–Kanpaldiko matrikularen ordainagiria (banketxeak luzatua), matrikularen %100 ordaindua dagoela dioena.

–Laguntza ekonomikoa zein banku-libretatan jaso nahi den, haren lehenbiziko orrialdearen fotokopia (eskatzailea izanen da titularretako bat).

3. Zenbatekoa.

Eskatzaile bakoitzak 125 euroko laguntza jasotzen ahalko du gehienez, eta jasotako kopuruak ez du inola ere gaindituko egindako gastu osoaren %40a. Diru-laguntzen zenbateko osoa Udalaren aurrekontuan deialdirako erreserbatutako diru kopurua baino handiagoa baldin bada, deialdi honetan ezarritako baldintzak bete eta diru-laguntzen onuradun direnen artean hainbanatuko da.

Berriozarren, 2017ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Raúl Maiza.

Iragarkiaren kodea: L1704778