2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BARAÑAIN
Laburpena, Lagunak Udal Zerbitzuko Zuzendaritza Batzordearen 2017ko apirilaren 11ko erabakiarena. Haren bidez, Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuko futboleko, saskibaloiko eta eskubaloiko programak antolatzeko diru-laguntzen deialdia onesten da, 2017ko irailaren 1etik abenduaren 31ra eta 2018ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b) eta 20.8a) artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 343115.
A.–Onuradunak: irabazi-asmorik gabeko entitate eta elkarteak, Barañainen helbidea izan edo ez, Udalaren intereseko kirol zerbitzuak eman edo jarduerak egiten dituztenak.
B.–Xedea: Barañaingo Lagunak Udal Zerbitzuko futboleko, saskibaloiko eta eskubaloiko programak antolatu eta garatzea, 2017ko irailaren 1etik abenduaren 31ra eta 2018ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra.
C.–Oinarri arautzaileak: Diru-laguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.
D.–Zenbatekoa: 60.000 euro.
E.–Eskabideak aurkezteko epea: hamabost egun baliodun, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta handik aurrera.
Barañainen, 2017ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.
Iragarkiaren kodea: L1704779