82. ALDIZKARIA - 2017ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Hiri jarduerako plan berezia Hiriberri Artzibarko 34. poligonoko 6. lurzatian. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2017ko martxoaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri jarduerako plan berezia Hiriberri Artzibarko 34. poligonoko 6. lurzatian, Jaione Orotz Torreak sustatua,

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita. Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira.

Artzibarren, 2017ko apirilaren 4an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L1704309