1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA. Jendaurreko informazioa, Irati ST azpiestazio elektrikoa (220/66 kV) eraikitzeko administrazio baimenaren eta aurretiazko administrazio baimenaren eskaerari buruzkoa, Muga meategiari hornidura elektrikoa egiteko, Zangozako udal mugapean (SAT10713).
Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta hornidura egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan eta hurrengoetan aurreikusitako ondorioetarako, jendaurrean jartzen da honako instalazioaren aurretiazko administrazio baimenaren eta eraikitzeko administrazio baimenaren eskaera:
–Espedientea: SAT10713.
–Eskatzailea: Geoalcali SL.
–Instalazioaren xedea: 220 kV-eko hornidura elektrikoa ematea Zangozako udal mugapean dagoen “Muga” meategiari.
–Kokalekua: Zangozako udal mugapea.
–Ezaugarri teknikoak: “ST Irati” transformazio azpiestazio elektrikoa, 220/66 kV, 100/125 MVA ONAN/ONAF. Azpiestazioak honako hau izanen du: 220 kV-eko linea sartzeko posizio bat, transformadore posizio bat (220/66/13,8 kV) eta 66 kV-eko linea ateratzeko bi posizio. Kontrol sistemak eta babesak.
–Aurrekontua: 3.611.962,58 euro.
Aditzera ematen da orok jakin dezan eta 20 egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik aurrera, edozein interesdunek kontsultatzeko aukera izan dezan instalazioa gauzatzeko proiektuaz Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan (Tomás Caballero parkea, 1, 5. solairua, 31005, Iruña). Hara, halaber, zuzenduko dira bidezkotzat jotzen diren alegazioak.
Iruñean, 2017ko apirilaren 7an.–Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, Roberto Yoldi Echarren.
Iragarkiaren kodea: F1704514