1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
423/2017 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, herrietako 2017ko jaiegunak aldatzen dituena.
Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1425/2016 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2017ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri ziren.
Nafarroako udal eta kontzeju bakoitzaren jaiegunak zehaztu ziren ebazpen horren eranskinean.
2016ko 246. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, eta akatsak atzeman dira zenbait herritako jaieguntzat emandako datan.
Uztailaren 28ko 2001/1983 Errege Dekretuaren 46. artikuluarekin bat, indarrean baita irailaren 21eko 1561/1995 Errege Dekretuaren xedapen indargabetzaile bakarrean ezarritakoaren arabera, herrietako jaiegunak aldatzeko legezko oztoporik ez dagoenez, aldaketak ez baitie hirugarrenei kalterik egiten.
EBATZI DUT:
1. Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 1425/2016 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen horrek Nafarroako Foru Komunitateko herrietako 2017ko jaiegun ordainduak, errekuperatu behar ez direnak, ezarri zituen. Aldaketa honen ondorioz, eranskinean ondoko herrientzat datozen jaiegunen ordez honako hauek ezartzen dira:
Amatriain: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
Amunarrizketa: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
Artariain: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
Aiegi: irailaren 1a.
Beire: azaroaren 25a.
Benegorri: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
Bezkitz: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
Auritz: abenduaren 7a.
Iratxeta: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
Leotz: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
Makirriain: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
Oleta: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
Santsoain: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
Santsomain: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
Uzkita: maiatzeko lehen igandearen ondoko astelehena.
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
3. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako Departamentuko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.
Iruñean, 2017ko apirilaren 12an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.
Iragarkiaren kodea: F1704749